Kaixo!
Urtebeteko prozesuaren ostean, ekainean Eusko Jaurlaritzak bidali zizkion Euskal Wikilarien Kultura Elkarteari euren datu-basean dituzten babestutako eraikin guztiak. Bidali dutena, sinpleki, izena, EJren webguneko helbidea eta koordenatuak dira. Datu horiek antolatzen ibili gara Aitzolete eta biok eta nik igoera egingo dut Wikidatara hurrengo asteetan zehar. Baina laguntza beharrezkoa da, inoiz baino gehiago: eraikin horien arkitektura estiloa, mota (eliza bat den, industria-ondarea, jauregia...), noiz eraiki zen edo multzo baten parte ote den eskuz jarri behar da, eta 5.000 eraikin inguru dira (batzuekin errazagoa izango da, multzo guztia automatizatu baitaiteke).
Lan metodikoa izango da, baina etorkizunean fruitu handiak eman ditzakeena, eta Wikimedia ezagutza libreraren erdigunean jartzeko pauso garrantzitsua da.
Parte hartu nahi duenak, hemen du aukera: Wikiproiektu:Ondarea
Eskerrik asko