Tokugawa Hidetada

Tokugawa Hidetada (japonieraz: 徳川 秀忠?, 1579ko maiatzak 2-1632ko martxoak 14) Tokugawa shogunerriko bigarren shoguna izan zen, 1605etik, 1623an kargua utzi zuen arte gobernatu zuena. Tokugawa Ieyasuren hirugarren semea izan zen. Parte hartze garrantzitsu bat izan zuen bera aitarekin batera Sekigaharako guduan, eta Japoniako gobernari bihurtu zen 1605ean, bere aita Ieyasuk kargua utzi zuenean.

Tokugawa Hidetada
Hidetada2.jpg
Imperial Seal of Japan.svg
Daijō-daijin (en) Itzuli

1626ko urriaren 31 - 1632ko martxoaren 14a
Shogun

1605eko ekainaren 2a - 1623ko abuztuaren 23a
Tokugawa Ieyasu - Tokugawa Iemitsu
Naidaijin (en) Itzuli

1605eko ekainaren 2a - 1606ko urria
Toyotomi Hideyori - Takatsukasa Nobufusa (en) Itzuli
Tokugawa family crest.svg
Tokugawa shogunerria

1605eko ekainaren 2a - 1623ko abuztuaren 23a
Tokugawa Ieyasu - Tokugawa Iemitsu
Konoe Daisho (en) Itzuli

1603ko abenduaren 9a - 1606
Saionji Sanemasu (en) Itzuli
Udaijin (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHamamatsu1579ko maiatzaren 2a
HerrialdeaTokugawa shogunerria
 Japonia
HeriotzaEdoko gaztelua1632ko martxoaren 14a (52 urte)
Hobiratze lekuaZōjō-ji (en) Itzuli
Taitoku-in Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza modua: urdaileko minbizia
Familia
AitaTokugawa Ieyasu
AmaSaigō
Ezkontidea(k)O-hime (en) Itzuli
Oeyo (en) Itzuli
Jōkō-in (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaQ11071640 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
GraduaShogun
Parte hartutako gatazkakSiege of Ueda (en) Itzuli
Osakako setioa
Tokugawa Hidetada kao.jpg

Gaztaroa (1579-1593)Aldatu

Bere data zehatza ezagutzen ez den arren, Tokugawa Hidetada, Tokugawa Ieyasu eta honen ezkontideetako baten arteko harremanetik jaio zen 1579an. Handik gutxira, Hidetadaren amaordea (hau da, Ieyasuren emazte ofiziala) eta bere anaiorde Tokugawa Nobuyasu, Takeda Shingenekin batera, Ieyasu hiltzeko konplot baten susmopean exekutatuak izan ziren. Bere emaztea eta honen ustezko konplotkideak hiltzerakoan, Ieyasuk, argi eta garbi adierazten du Oda Nobunagaren buruzagitzapean dagoen Oda klanaren eta Takeda Shingenen buruzagitzapean dagoen Takeda klanaren arteko gatazkan duen posizioa.

Tokugawa klanak botere gehien zuen lurraldea, Mikawa probintzia zen. 1590ean, Japoniako gobernari berriak, Toyotomi Hideyoshik, Tokugawa Ieyasu zuzendu zuen Hojo klanaren domeinuak erasoz, Odawarako setioa bezala ezagutuko zenean. Hideyoshik, Ieyasu sartu zuen kanpaina horretan, bere kontrolpean zeuden bost probintziak, Kantōko zortzi probintziak eta Edo hiria hartzen zituen lurralde handiago bategatik trukatuko zizkiola aginduz. Hojo eta Tokugawa klanen artean harreman ona zegoela kontutan hartuta, eta Ieyasuk desertatzea eragozteko, Hideyoshik, bahitu bezala, Nagamaru hartu zuen, Ieyasuren semea, hamaika urte baino ez zituena. 1592an, Hideyoshik, bere adin nagusitasuna, bere haurtzaroko izena Hidetadagatik aldatuz aldarrikatzen duen zeremonia presiditzen du. Honen ondoren, Tokugawa familiaren oinordeko izendatua da, Ieyasuren seme nagusia izatera heltzeraino, baita bere gogokoena ere (bere seme nagusia hila izan baitzen). 1593an, Hidetada, bere aitaren ondora itzultzen da.

Kanpo estekakAldatu


Aurrekoa
Tokugawa Ieyasu
Shoguna
1605-1623
Ondorengoa
Tokugawa Iemitsu