Tlingit jendea edo Tlingitak amerindiar tribu bat dira, Kolosh taldekoak. Izena “tlingi” hitzetik dator, Lingít hizkuntzan herri esan nahi duena.

Demografia aldatu

Errusiarrak heldu zirenean 1740. urtean, Lingít hizkuntzaren 14 dialekto hitz egiten ziren. Eta 10.000 banako inguru ziren. 1985. urtean 10.000 ziren Alaskan (batzuk |Lingít [ɬìnkít]n) eta 500 Kanadan. Haietatik guztietatik, soilik 2.000 hitz egiten zuten sorterriko hizkuntza.

Ohiturak aldatu

Makil totemikoz inguratuak zeuden hiribildu luzeetan bizi izaten ziren. Makil haiek, haien arbaso eta biztanleen giza ezaugarriak irudikatzen zituzten. Etxeak 3,6 metro ingurukoak ziren. Gainera 20 metro luzeko piraguak ere egiten zituzten. Gudurako, zein arrantza egiteko balio zutenak.

Klan bakoitzak buruzagi bat zuen. Eta hango kideak arbaso komun bat zuten, betiere ama-lerroko.

Arpoi, tranpa eta sareekin arrantzatzen zuten. Gainera ugaztunak ehizatzen zituzten, hala nola, hartzak ala oreinak. Eta itsas-txakurra edo igarabak bezalako itsas ugaztunak. Halaber baiak eta sustraiak biltzen zituzten.

Beste kostaldeko tribu amerindiar askoren modura potlatch erritua praktikatzen zuten kide bat hiltzen zenean. Orrits bat egiten zuten eta opariak aldatzea zuen oinarri, izenaren truke.

Erlijio aldetik, belea haien herriari su eman eta eguzkia eta ilargia abian ipini zuela uste zuten. Ulises bezalako heroi mitologiko batean sinesten zuten, Kaax’achgóok. Errituetan, zurezko maskarak erabiltzen zituzten, arbaso eta heroiak irudikatzen zituztenak. Xaman bat hil egiten zenean, burua moztu eta kutxa batean gordetzen zuten haren tresna magiko guztiekin batera. Gero, kutxa, kobazulo ilun batean gordetzen zuten.

Kanpo estekak aldatu