Timur Marselevitx Safin,[1] errusieraz Тимур Марселевич Сафин,[2] (Taxkent, Uzbekistan, 1992ko abuztuaren 4a), Floretea-taldeka kategorian aritzen den eskrimalari errusiarra da.[3].

Timur Safin

Bizitza
JaiotzaTaxkent1992ko abuztuaren 4a (31 urte)
Herrialdea Uzbekistan
 Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Pisua82 kilogramo
Altuera1,82 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: timur-safin Edit the value on Wikidata

Bi Udako Olinpiar Jokotan hiru domina eskuratu zituen; Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa Florete-banaka kategorian, eta urrezkoa Floretea-taldeka kategorian Errusiaren izenean eta banderapean; Tokio 2020an (Tokio), berriz, zilarrezkoa Floretea-taldeka kategorian eta ROC taldearen izenean, hiruretan eskriman. Tokion, Frantziako taldearen (urrezko domina) atzetik eta AEBko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROC taldea. Kontuan izan Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Anton Borodatxov, Kirill Borodatxov, Vladislav Mylnikov eta Timur Safinek.

Nazioarteko emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro   Brasil   Gizonezkoa, Floretea-banaka kategoria.
2016 Rio de Janeiro   Brasil   Gizonezkoa, Floretea-taldeka kategoria.
2020 Tokio   Japonia   Gizonezkoa, Floretea-taldeka kategoria.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu