Tigre eltxo
Tigre eltxoa (Aedes albopictus) eltxoen (Culicidae) familiako kidea da, Asiako ipar-ekialdeko eskualde tropikal eta azpitropikaletan bizi dena.[1] Hala ere, azken hamarkadetan, espezie hori herrialde askotara zabaldu da ondasunen garraioen eta nazioarteko bidaien bidez[2]. Gorputz zuri-beltzeko marradun hankak eta zuri-beltzezko marradun gorputz txikia du.
Tigre eltxo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Diptera |
Familia | Culicidae |
Leinua | Aedini |
Generoa | Aedes |
Espeziea | Aedes albopictus (Skuse, 1894)
|
Banaketa mapa | |
Genomaren kokapena | metazoa.ensembl.org… |
Eltxo hau komunitate askotan izurrite nabarmena bilakatu da, gizakiarekin estuki lotzen delako (hezeguneetan bizi beharrean), eta ilunabarrean eta egunsentian gain, egunez elikatzen delako. Intsektuari tigre-eltxoa deitzen zaio bere marradun itxuraz duen tigrearen antzagatik. Ae. albopictus patogeno biriko askoren transmisioen bektore epidemiologiko garrantzitsua da. Sukar-horia, dengea eta Chikungunya-sukarra trasnmiti ditzake[3], baita Dirofilaria imitis bezalako filaria-nematodo batzuk ere[4]. Horrez gain, Aedes albopictusgizakien arteko Zika birusaren[5][6] transmisioan bektore dateke.
Deskribapena
aldatuIzena eta sistematika
aldatu1894. urtean Frederick A. Askew Skuse britaniar-austriar entomologoa zientifikoki deskribatu zuen tigre-eltxo asiarra, Culex albopictus.[7][8] Geroago, espeziea Aedes generoari esleitu zitzaion (gr. Άηδής, "desatsegina") eta Aedes albopictus gisa aipatua[9]. Sukar-horiaren eltxoa bezala, Stegomyia (Gr. Στέγος, "estalitakoa, teilatua"), Aedes generoaren barnean azaleko bizkarraldea guztiz estaltzen duten ezkatei erreferentzia egiten die. 2004an, zientzialariek goi mailako harremanak aztertu zituzten eta Aedes generoko sailkapen berri bat proposatu zuten. Ondorioz, Stegomyia genero mailara igo zen, Aedes albopictus orain Stegomyia albopicta da. Hau, ordea, materia polemikoa da, eta Stegomyia albopicta versus Aedes albopictusen izenen erabilera etengabeko eztabaidan da[10][11][12].
Ezaugarriak
aldatuAsiako tigre-eltxoak 2 eta 10 mm bitarteko luzera du, ildaskatutako zuri-beltzezko eredua ikusgarria du[13]. Helduen eltxoen gorputz-tamaina larba populazio dentsitate eta elikadura-eskaintzaren araberakoak dira. Egoera horietan oso gutxitan gertatzen direnez geroztik, eltxo helduen gorputz-tamaina 10 mm-koa baino txikiagoa izan ohi da. Normalean, sabelaldearen batez besteko luzera 2,63 mm da, 2,7 mm-ko hegoak eta 1,88 mm-ko probosziak[14].
Arrak emeak baino % 20 txikiagoak dira, baina morfologikoki oso antzekoak dira. Hala eta guztiz ere, eltxoen espezie guztietan bezala, arren antenak emeenekin alderatuta nabarmenki iletsuagoak dira eta emeen soinua bereizten duten entzungailu-hartzaileak dituzte. Arrek matraileko palpak probosziak baino luzeagoak dituzte, emakumezkoen matrailetako palpak askoz laburragoak dira. (Culicinaeren artean tipikoa da.) Gainera, arren hanken tartsoa zilarkaragoa da. IV Tarsomeroa arren % 75an zilarkara da, emeetan % 60an.
Beste ezaugarriek ez dute bereizten sexuen artean. Estu lotutako ezkata zilarkarezko lerro zuri bat hasten da begien artean, eta toraxaren atzeko alderaino jarraitzen du. Marka bereizgarri hau da tigre-eltxo Asiarra identifikatzeko modurik errazena.
Proboszisa kolore iluna da; palpetako muturreko segmentuaren goiko azalera zilarkako ezkataz estaltzen da eta labiumak ez du lerro argirik bere behealdean. Begi konposatuak bata bestetik bereizirik azaltzen dira. Intsektuaren segmentu torakikoaren zati dortsala, beltza da erdiko lerro zuri karakteristikoarekin batera. Toraxaren alboetan, scutellum-an, eta sabelaldean zuri-zilarkarazko ezkataz estalitako orbantxoak dituzte.
Zuri-zilarrezko ezkatak ere aurki daitezke tartsoan, batez ere airean esekita dauden hanketako izterretan. Ietik IV.arko tarsomeroen oinarrietan eskala zurizko eraztunak dituzte, alternatutako zuri-beltzezko ildaskapena sortuz. Atzeko hanketan eta erdiko hanken gainean, lehenengo hiru tarsomeroetan ezkata zurizko eraztun bakarra dute, eta V. tarsomeran hanketako izterrak erabat zuriak dira. Hanketako femurrak zuri-beltzak dira "belaunaren" amaieran eskala zuriak dituzte. Erdiko hankako femurra ez du goiko zatian bezalako zilarrezko lerrorik, aldiz, atzeko hanketako femurrek goiko aldean dagoen oinarri zuriko lerro zuriak dituzte. Tibiak beltzak dira oinarrian eta ez dituzte ezkata zuririk.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Scholte, J.-E.; Schaffner, F.. (2007). Takken, W.; Knols, B. G. J. eds. Emerging pests and vector-borne diseases in Europe. 1 Wageningen Academic Publishers ISBN 978-90-8686-053-1..
- ↑ Emerging pests and vector-borne diseases in Europe. Wageningen Academic Publishers 2007 ISBN 978-90-8686-053-1. PMC 177506039. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Ingelesez) Hochedez, Patrick; Jaureguiberry, Stephane; Debruyne, Monique; Bossi, Philippe; Hausfater, Pierre; Brucker, Gilles; Bricaire, Francois; Caumes, Eric. Chikungunya Infection in Travelers - Volume 12, Number 10—October 2006 - Emerging Infectious Diseases journal - CDC. doi: . PMID 17176573. PMC PMC3290953. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Ingelesez) Cancrini, G; Frangipane di Regalbono, A; Ricci, I; Tessarin, C; Gabrielli, S; Pietrobelli, M. (2003-12-30). «Aedes albopictus is a natural vector of Dirofilaria immitis in Italy» Veterinary Parasitology 118 (3): 195–202. doi: . ISSN 0304-4017. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Ingelesez) Wong, Pei-Sze Jeslyn; Li, Mei-zhi Irene; Chong, Chee-Seng; Ng, Lee-Ching; Tan, Cheong-Huat. (2013 abu. 1). «Aedes (Stegomyia) albopictus (Skuse): A Potential Vector of Zika Virus in Singapore» PLOS Neglected Tropical Diseases 7 (8): e2348. doi: . ISSN 1935-2735. PMID 23936579. PMC PMC3731215. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Ingelesez) Grard, Gilda; Caron, Mélanie; Mombo, Illich Manfred; Nkoghe, Dieudonné; Ondo, Statiana Mboui; Jiolle, Davy; Fontenille, Didier; Paupy, Christophe et al.. (2014 ots. 6). «Zika Virus in Gabon (Central Africa) – 2007: A New Threat from Aedes albopictus?» PLOS Neglected Tropical Diseases 8 (2): e2681. doi: . ISSN 1935-2735. PMID 24516683. PMC PMC3916288. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ Skuse, Frederick A. A.. (1894). «The banded mosquito of Bengal» Indian Museum notes 3: 20–20. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ «Archimedes Project Direct Dictionary Access» archimedes.fas.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Ingelesez) Edwards, F. W.. (1920-08). «Notes on the Mosquitos of Madagascar, Mauritius and Réunion» Bulletin of Entomological Research 11 (2): 133–138. doi: . ISSN 1475-2670. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Ingelesez) The Editor-in-Chief and Subject Editors of JME (endorsed by the JME Editorial Board). (2005-07-01). «Journal Policy on Names of Aedine Mosquito Genera and Subgenera» Journal of Medical Entomology 42 (4): 511–511. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ academic.oup.com doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ «PaDIL» web.archive.org 2009-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Ingelesez) Foote, Richard H.. (1963-05-10). «Entomology: The Mosquitoes of the South Pacific (Diptera, Culicidae) . vols. 1 and 2. John N. Belkin. University of California Press, Berkeley, 1962. vol. 1, 620 pp.; vol. 2, 412 pp. Illus. $20.» Science 140 (3567): 638–638. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).