Ireki menu nagusia

Nematoda

Aldebiko simetria eta hari-formako gorputz zilindrikoa duten zenbait metazoo ez-segmentatu eta pseudozelomatuz esaten da. Animalia eta landareen parasito dira, eta zenbait espezie uretan edo lehorrean aske bizi dira.
Nematodo» orritik birbideratua)

Nematoda (grezieratik: nema, haria eta eides edo oidos, itxurarekin), batzuetan nematodo, nematodes edo nematelmintos izenaz ezagunak, har sasizelomatu filum bat dira. 25.000 espezie ezagutzen dira eta espezie kopuruan laugarren filorik handiena izan daiteke, animalien artean. Estimatzen denez 500.000 espezie ere izan daitezke.

Nematoda
Soybean cyst nematode and egg SEM.jpg
Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaEukaryota
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
GoifilumaEcdysozoa
Filuma Nematoda
Diesing, 1861
Azpibanaketa
Chromadorea (zalantzazkoa)

Enoplea (zalantzazkoa)
Secernentea
eta gehiago

Gorputz biribileko har luzexkak dira. Ez dute gorputza eraztunetan edo segmentutan eratua. Batzuek bizkarroi moduan ematen dute bizitza; kolorez zuriak izaten dira horiek. Nematodo gehienak sexu banakoak dira, itxuraz oso desberdinak arra eta emea, askoz handiagoa emea.[1]

Animalia talde urtarra da, nahiz eta lurzoruan ere egon daitezkeen. Beste harrak ez bezala sasi-zelomatuak dira. Batzuk libreki bizi dira, batez ere itsaso eta lurzoru barruan, eta animalia eta landareen parasito direnak ere badira, trikinosi, filariasi, ankilostomiasi, askariasi, estrongiloidiasi eta toxokariasia sortzen dutenak barne. Hala ere gizakien parasito diren espezie kopurua txikia da.

ErreferentziakAldatu