Ireki menu nagusia
Tigranes II.a Handia
Տիգրան Մեծ
Tigranes II.a Handia

Tigranes II.aren irudia duen tetradrakma


Armeniako erregea
K.a. 95 – K.a. 55
Aurrekoa Tigranes I.a Armeniakoa
Ondorengoa Artavasdes II.a

Jaiotza

Tigranes IIa Handia (armenieraz: Տիգրան Մեծ Tigran Mets; antzinako grezieraz: Τιγράνης ὁ Μέγας Tigránes o Mégas; latinez: Tigranes Magnus)[1]; K.a. 140 - K.a. 55) Armeniako erregea izan zen, K.a. 95-55 urteetan.

BizitzaAldatu

Lehen Gerra Mitridatikoan Mitridates VI.a Eupator Pontoko erregearekin elkartu zen eta Kapadozia, Zilizia, Siria eta Mesopotamiako iparraldea beretu zituen. K.a. 78an, Tigranozerta izeneko hiriburu berri bat sortu zuen Tigris ibaiaren goi arroan. Luzio Lizinio Lukulo erromatarrak eraso zion eta Tigranozerta beretu zuen, Tigranes II.ak Mitridates VI.aren gortean gerizatu behar izan zuen. Pompeio erromatar buruzagiak Armeniara jo zuenean, Tigranes makurtu zitzaion eta Siria, Kapadozia eta Armenia txikia eskaini zizkion; harrezkero Erromaren mendeko izan zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Emmius, Ubbo (1620) Appendix Genealogica: illustrando pperi chronologico adjecta Groningen: Excudebat Ioannes Sassivs D5 or..


Aurrekoa
Tigranes I.a Armeniakoa
Armeniako erregea
K.a. 95-K.a. 55
Ondorengoa
Artavasdes II.a