Thunderstorm (filma)
Thunderstorm edota Tormenta, (euskaraz Trumoi Ekaitz), 1956ko John Guillermin britainiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Carlos Thompson, Linda Christian eta Charles Korvin aktoreek antzeztu zuten.
Thunderstorm (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | Thunderstorm |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 84 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Guillermin |
Gidoigilea(k) | Daniel Mainwaring (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Hemisphere Pictures (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Paul Misraki |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
Euskal Herriko Mundaka udalerrian filmatu zen.
Argumentua
aldatuEspainiako kostalde parean eta itsasoan, arrantzale talde batek María (Linda Christian) izeneko neska gazte eder bat hondatutako kirol-ontzi batean konorterik gabe topatu berri dute. Arrantzaleek, Diego (Carlos Thompson) tartean dela, María kostaldean hurbilen dagoen herrira eraman eta neskaren kirol-ontzia konpontzeko eskeiniko dira. Bitartean herriko gizon guztiak Maríaz maitemindu, eta emakumeak jeloskor jarri eta susmoz eta begi txarrez begiratuko dute, beren herria madarikatu duelakoan eta arrantza eskasiaren arduradun eginez. Herriko emakumeek María erasotu, arropak hurratu eta jipoitzen saiatuko dira, baina herriko apaizak emakumeei beren jokabidea itxusitu eta María salbatuko du.
Amaieran, María aurrez Diegok konpondu dion kirol-ontzian ixilpean itsasoratu eta hartatik portu txikira begiratuz dagoela urrutiratuko da.
Aktoreak
aldatu- Carlos Thompson: Diego Martinez
- Linda Christian: Maria Ramon
- Charles Korvin: Pablo Gardia
- Catharina Ferraz: Diegoren ama
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)