Thomas Chatterton (Bristol, 1752ko azaroaren 20a - Londres, 1770ko abuztuaren 24a) ingeles poeta izan zen. Haurtzaroko ametsek eta Bristolgo katedralaren xarma ezkutuak, XIV. mendeko idazle bat asmatzera, Thomas Rowley, eta, haren izenean, kutsu zaharreko poemak idaztera bultzatu zuten (Thomas Rowleyren poemak, 1777an argitara emanak). Poeta zahar asmatuaren iruzur hori ez zen 1875era arte argituko. 1770. urtean, Londresa joan zen idaztetik bizitzeko asmoz, baina inolako laguntzarik ez baitzuen jaso, bere buruaz beste egin zuen, hemezortzi urte zituela, artsenikoa hartuz. Poeta madarikatuen sinboloa izan zen erromantizismoaren garaian (Vigny, Chatterton). Poema batzuk oso ospetsu bihurtu ziren (Karitatearen Balada, Samariar Onaren parabolaren moldapena).

Thomas Chatterton

Bizitza
JaiotzaChatterton's House (en) Itzuli eta Bristol1752ko azaroaren 20a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaLondres eta Londres (en) Itzuli1770eko abuztuaren 24a (17 urte)
Heriotza moduasuizidioa: intoxikazioa
Hezkuntza
HeziketaCollegiate School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Izengoitia(k)Thomas Rowley eta Decimus

Musicbrainz: 0bef9152-67e6-41f9-8bbe-b58b6a4f6d8d Find a Grave: 27965930 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.