Bristolgo katedrala (ingelesez: Cathedral Church of the Holy and Undivided Trinity, euskaraz: «Trinitate Santu eta Banaezinaren Katedral Eliza») Ingalaterra hegoaldeko Bristol hiriko katedrala da. Bristolgo apezkipu anglikanoaren egoitza da.

Bristolgo katedrala
Bristol Cathedral
Ondasun Ingelesa
eta
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaCity of Bristol
Koordenatuak51°27′06″N 2°36′02″W / 51.4517°N 2.6006°W / 51.4517; -2.6006
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Izenaren jatorriaHirutasun
Erlijioaanglikanismoa
ElizbarrutiaDiocese of Bristol (en) Itzuli
IzenaHirutasun
Suntsipena1540 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
EstiloaNormandiar arkitektura
Ondarea
Ondare Ingelesa1202129
Webgune ofiziala

1140. urtean San Agustinen izenean eraiki zen eta Bristolgo diozesia 1542an eratu zenean katedral bihurtu zen. Ingalaterrako ondarean I mailako eraikinen zerrendan dago[1].

Historia

aldatu

Robert Fitzharding terratenienteak[2] 1140. urtean agindu zuen eliza bat eraikitzea eta harrizko eraikin hura San Agfustinen izenean sagaratu zen 1148an[3]. Normandiar estiloan egin zen[4], ordutik gela kapitularra eta Great Gatehouse mantentzen dira. 1220an David apaizaren agindutara Amabirjinaren kapera eraiki zen koroaren alboan, Elder Lady Chapel izenekoa[5]. Edward Knowke apaizak XIV. mendearen hasieran elizaren ekialdeko zatia eraiki zen, ingeles gotiko estiloan[6]. Ehun urtez beste lanik ez zen egingo.

XV mendearen erdialdera transeptoa eta erdiko dorrea eraiki ziren. Habearte zentrala eraikitzeari ere ekin zitzaion baina Henrike VIII.a Ingalaterrakoak sustaturiko Monastegien disoluzioak bertan behera utzi zituen lanak[6]. 1542an Eliza anglikanoa sortu zen eta Henrike VIII.ak eta Thomas Cranmerrek Bristolgo diozesia sortu zuten[7]. Elizak izena aldatu zuen eta katedral bihurtu zen[8].

XIX. mendean, 1868 eta 1877 artean, habearte zentrala eraiki zen estilo neogotikoan. George Edmund Street izan zen diseinatu zuen arkitektoa. 1877ko urriaren 23an inauguratu zen. John Loughborough Pearsonek mendebaldeko aurpegia eta dorre bikiak diseinatu zituen eta 1888. urtean amaitu zen haien eraikuntza[9].

1994an Ingalaterrako Eliza Anglikanoan apaiz izendatu zituzten lehenengo emakumezko 32 apaizak Bristolgo katedralean egindako zeremonia batean[10].

Arkitektura

aldatu

Katedralaren barnealdea

aldatu

Katedralaren ekialdeko muturrak ingeles gotikoa baino Alemaniako gotikoa dirudi, horrek egiten du bitxia. Saloi-eliza gisa planifikatu zen eta alboetako habearteek koroaren altuera bera dute, eta ondorioz ez dute triforiorik argia eliza barnera sartzeko. Barnera sartuko den argitasun guztia lehioeatik sartu behar da beraz, et ondorioz leiho handiak ditu hormetan. Triforio gabeziaren ondorioz sabaiek altura baxua dute eta katedralaren barnealdeak proportzioan zabala izatearen itxura ematen du.

Organoa 1685ean eraiki zuen Renatus Harris organogile ingelesak[11]. Dena dela ordutik sarritan berriztu eta konpondu behar izan da. 2024ko urtarrilean Harrison & Harrison konpainiak hasi zituen azken berriztatzen lanak[12].

Kanpoko fatxada

aldatu

Katedralaren fatxadak erroseta handi bat du, ingeles arkitekturan ohikoa ez dena. Gainerakoan dorreek eta apaingarriek ingeles arkitektura dute.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Cathedral of the Holy and Undivided Trinity, including Chapter House and Cloisters , Non Civil Parish - 1202129 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  2. Walker, David,. (2001). Historic Churches and Church Life in Bristol. Bristol: Bristol and Gloucestershire Archaeological Society ISBN 978-0900197536..
  3. Smith, M.Q.. (1970). The medieval churches of Bristol. Historical Association (Bristol Branch) ISBN 978-0901388025..
  4. (Ingelesez) «Victoria County History | Institute of Historical Research» www.history.ac.uk 2023-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  5. «The Cathedrals of Great Britain, by P. H. Ditchfield» www.hellenicaworld.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  6. a b «Houses of Augustinian canons: The abbey of St Augustine, Bristol | British History Online» www.british-history.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  7. «BRISTOL: Introduction | British History Online» www.british-history.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  8. Joseph Bettey. (1996). St Augustine's Abbey, Bristol. Bristol Historical Association (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  9. Joseph Bettey. (1993). Bristol Cathedral: The Rebuilding of the Nave. Bristol Historical Association (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  10. «The women priests debate» web.archive.org 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  11. Crotchet, Dotted. (1907). «Bristol Cathedral» The Musical Times 48 (777): 705–715.  doi:10.2307/904456. ISSN 0027-4666. (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  12. (Ingelesez) «Organ Exhibition» Bristol Cathedral (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).

Kanpo estekak

aldatu