Thelephora caryophyllea
Thelephora caryophyllea Thelephoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Thelephora caryophyllea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Thelephorales |
Familia | Thelephoraceae |
Generoa | Thelephora |
Espeziea | Thelephora caryophyllea Pers., 1801 |
Basionimoa | Helvella caryophyllea |
Sinonimoak: Helvella laciniata, Helvella caryophyllea, Thelephora caryophyllea var. a communis, Scyphopilus caryophylleus, Thelephora convoluta.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 cm edo gehiago, larrukara samarra, mehea, hondoratua edo infundibuliformea, zuntzezko-urratua, biguna, eremu zirkular arinekin edo batzuetan uhindua, arre-purpura ilun kolorekoa, isabela kolorekoa, hur kolorekoa, ertza zurixka, erramuskulu estu samarretan banandua.
Himenioa: Leuna edo luzetarako zimurtasunaren ondorioz fin-fin urratua, arre-morexka kolorekoa edo arre-marroi kolorekoa, zurbilagoa eta zurixkagoa ertzerantz.[2]
Etimologia: Caryphyllea epitetoa grezieratik dator, krabelina esan nahi duen “karyophyllon” hitzetik. Karpoforoaren itxuragatik.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuKrabelin baten antza duten adar urratuak dituen lore irekiaren forma bereizgarria du. Izen zehatza dudarik gabe ondo jarria du.
Sasoia eta lekua
aldatuIsolatuta edo soropildua baso mistoetan, batez ere urkien azpian, lurzoru belartsuetan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Belize, Groenlandia, Islandia, Kanariak, Svalbard, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Kirgizistan, Thailandia, Filipinak, Australia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 487 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ Thelephora caryophyllea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.