The Van (1996ko filma)

The Van (euskaraz Furgoneta) 1996ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. Colm Meaney, Donal O'Kelly, Ger Ryan, Caroline Rothwell, Neilí Conroy, Rúaidhrí Conroy, Brendan O'Carroll eta Stuart Dunne aktoreek antzeztu zuten.

The Van (1996ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1996
IzenburuaThe Van
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Italia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia dramatikoa eta film komikoa
Iraupena96 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Stephen Frears
Gidoigilea(k)Roddy Doyle (en) Itzuli
[[Kategoria:Roddy Doyle (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Colm Meaney
Rúaidhrí Conroy
Eileen Walsh
Stanley Townsend (en) Itzuli
Donal O'Kelly (en) Itzuli
Brendan O'Carroll (en) Itzuli



[[Kategoria:Stanley Townsend (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Donal O'Kelly (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Brendan O'Carroll (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaLynda Myles (en) Itzuli
Mark Shivas (en) Itzuli
[[Kategoria:Lynda Myles (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Mark Shivas (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaBeacon Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:Beacon Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaMick Audsley
Bestelako lanak
MusikagileaEric Clapton
Argazki-zuzendariaOliver Stapleton
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDublin

IMDB: tt0118064 Filmaffinity: 992376 Allocine: 15245 Rottentomatoes: m/1077062-van Mojo: van Allmovie: v136365 TCM: 526912 TV.com: movies/the-van-1996 Edit the value on Wikidata

Dublingo langile auzoetan girotutako Roddy Doyle idazlearen The Barrytown trilogia osatzen duten hiru eleberrietan oinarritutako hiru filmetako azkena da, aurrekoak The Commitments (1991) eta The Snapper (1993) zirelarik.

Argumentua aldatu

Filma 1990. urteko udan Dublingo fikziozko "Barrytown" izeneko langile auzoan girotua dago. Brendan "Bimbo" Reeves (Donal O'Kelly) bere okin lanpostutik kaleratu berri dute. Bere kaleratze diruaz furgoneta bat erosi eta Larry (Colm Meaney) lagunarekin batera fish and chips postu mugikor bat jarriko dute, honela lanbide berri bat izateko asmoz. Honela bada, 1990eko Italiako Munduko Futbol Txapelketan Irlandako futbol selekzio nazionala burutzen ari den joko bikainaren eta horrek irlandar gizartea sortu duen poztasun eta ikusmiraren abagunea aprobetxatuz, heuren furgonetarekin auzoz-auzo eta herriz-herri joan eta negozioa egiteko sekulako aukera bikaina ikusiko dute. Baina bi lagunen arteko harremana laster txartuko da, Bimbo eta haren emaztea den Maggiek (Ger Ryan) piskanaka nagusiaren papera hartzen dutenean. Larryren ustez Maggie bi lagunen arteko hasertzearen arrazoia da, eta Bimbo harengandik urrundu nahi duela pentsatzen du. Des O'Callaghan osasun inspektorea etorri eta higiene ezarengatik furgoneta itxiaraziko du. Bimboren ustez Larryk Osasun Ministerioari furgonetari buruz mintzatu omen zitzaien, honek bi lagunen haserrea ekarriko du. Larryk lana lagako du, nahiz eta Bimbok bere laguna lanera itzultzeko ahaleginak egin. Azkenik, Bimbok furgoneta itsasora botako du, honela Larryren adiskidetasuna berreskuratuz.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu