The Commitments (filma)
The Commitments 1991eko Alan Parker ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. 1992an hainbat BAFTA sari irabazi zituen.
The Commitments (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | The Commitments |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Irlandako Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, film dramatikoa, film komikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 118 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Commitments (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alan Parker |
Gidoigilea(k) | Dick Clement Ian La Frenais (en) Roddy Doyle (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lynda Myles (en) |
Konpainia ekoizlea | Beacon Pictures (en) |
Edizioa | Gerry Hambling (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Wilson Pickett |
Argazki-zuzendaria | Gale Tattersall |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Dublin |
Historia | |
Nominazioak | |
|
Roddy Doyle idazlearen The Commitments eleberrian oinarritua dago, filma honen ondorioz izen berdineko The Commitments soul musika taldea sortu zelarik.
Filma honetako esaldirik ezagunena Jimmy Rabittek taldekide gazteei aipatzen diena da:
« | "Ez dituzue gazteak ulertzen! Irlandarrak Europako beltzak dira! Dublinen Europako beltzak daude eta iparraldeko auzoetakoak Dublingo beltzak dira!" | » |
Argumentua
aldatu1980ko hamarkada, Irlandako Dublin hiria. Jimmy Rabbitte mundu osoko musika taldearen onenaren kudeatzailea izatea amets duen gizon bat da, buruan musika bat besterik ez duelarik: soula. Irlandako betiko rock, folk, pop eta punk musika taldeekin nazkaturik Otis Redding, Aretha Franklin edota Wilson Pickett abeslarien gisako musika moldatu eta abesten duen talde bat osatu nahi du. Horretarako Dublingo Iparraldeko langile auzoetan hogeiren bat soul kasete banatu eta bere gurasoen etxean auzotar taldea osatuko luketen hautagai gazteei audizioak egin dizkie. Halere, eta Irlanda izanik, bere idoloen taldeak ez bezala, soul talde hau osoki zuria izango da. Joey "The Lips" Fagan musikari beteranoarekin batera musika talde hori osatzea lortuko du.
Aktorea
aldatu- Robert Arkins: Jimmy Rabbitte (enpresaria eta Treat Her Right musika taldeko abeslaria)
- Michael Aherne: Steven Clifford (pianoa)
- Angeline Ball: Imelda Quirke (ahotsa)
- Dave Finnegan: Mickah Wallace (bateriaa)
- Bronagh Gallagher: Bernie McGloughlin (ahotsa)
- Félim Gormley: Dean Fay (saxofoia)
- Glen Hansard: Outspan Foster (gitarra)
- Maria Doyle Kennedy: Natalie Murphy (ahotsa)
- Dick Massey: Billy Mooney (bateria)
- Kenneth McCluskey: Derek Scully (baxua)
- Johnny Murphy: Joey "The Lips" Fagan (tronpeta)
- Andrew Strong: Deco Cuffe (ahotsa)
- Andrea Corr: Sharon Rabbitte (Jimmyren arreba)
- Colm Meaney: Jim Rabbitte Sr (Jimmyren aita)
Soinu banda
aldatu- Mustang Sally, Wilson Pickett eta Bonny Rice
- Take Me To The River, Al Green eta Mabon Hodges
- Chain Of Fools, Aretha Franklin eta Don Covay
- The Dark End Of The Street, Dan Pen eta Chips Moman
- Destination Anywhere, Nickolas Ashford eta Valerie Simpson
- I Can'T Stand The Rain, Donald Bryant, Ann Peebles eta Bernard Miller
- Try A Little Tenderness, Harry Woods, Jimmy Campbell eta Reg Connelly
- Treat Her Right, Gene Kurtz eta Roy Head
- Do Right Woman Do Right Man, Dan Pen eta Chips Moman
- Mr Pitiful, Otis Redding eta Steve Crooper
- I Never Loved A Man, Ronnie Shannon
- In The Midnight Hour, Wilson Pickett eta Steve Crooper
- Bye Bye Baby, Mary Wells
- Slip Away, Wilbur Terrell, Marcus Daniels eta William Armstrong
Kanpo estekak
aldatu- The Commitments filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Commitments musika taldearen webgunea (Ingelesez)