Ireki menu nagusia

The Snapper (euskaraz Kriskitinlaria) 1993ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. Roddy Doyle idazlearen izen bereko eleberri batean oinarritua dago. Colm Meaney, Tina Kellegher, Ruth McCabe, Brendan Gleeson, Karen Woodley eta Dierdre O'Brien aktoreek antzeztu zuten.

The Snapper
Jatorria
Argitaratze-data 1993
Jatorrizko izenburua The Snapper
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 91 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Snapper Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Stephen Frears
Gidoigilea(k) Roddy Doyle Itzuli
[[Kategoria:Roddy Doyle Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Colm Meaney
Brendan Gleeson
Cathy Belton
Stanley Townsend
Pat Laffan
Tina Kellegher


[[Kategoria:Cathy Belton Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Stanley Townsend Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Pat Laffan Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Tina Kellegher Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea BBC
Argazki-zuzendaria Oliver Stapleton
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Dublin
Historia
Goya Award for Best European Film
9th Goya Awards
Kanpo loturak

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1990eko hamarkadaren hasierako Dublin hiriko langile auzo batean girotua dago. Bertan, Sharon Curley (Tina Kellegher) izeneko 20 urteko neska bat bizi da, irlandar langile familia bateko alaba zaharrena delarik. Egun batez haurdun gelditu dela konturatu eta gurasoei esango die (Colm Meaney eta Ruth McCabe), baina mundura datorren haurraren aita nor den esateari uko egiten dio, ondorioz lasterrera auzotarren esamesen jomuga izango da.

Ondoren, Sharonek esamesak amaitzeko asmoz bere haurraren aita espainiar itsasgizon bat dela aipatuko du, baina azkenik bere aitaren laguna den Georgie Burgess-ek neska gaztea mozkortuta eta bakarrik zegoela aprobetxatuz bortxatu zuela jakingo da.

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu