The Three Musketeers (1973ko filma)
The Three Musketeers, baita The Three Musketeers: The Queen's Diamonds izenburuaz ere ezaguna (euskaraz Hiru mosketariak edota Hiru mosketariak: Erreginaren diamanteak) 1973ko Richard Lester estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abentura film bat da. Alexandre Dumas frantziar idazlaren Hiru mosketariak (1844) eleberri ospetsuan oinarritua dago. Oliver Reed, Charlton Heston, Raquel Welch, Faye Dunaway, Richard Chamberlain, Frank Finlay, Michael York eta Christopher Lee aktoreek antzeztu zuten.
The Four Musketeers (1974, "Lau mosketariak") eta The Return of the Musketeers (1989, "Mosketarien Itzulera") jarraipenak dauzka.
Argumentua
aldatuXVIII. mendea, Frantzia. D'Artagnan (Michael York) gaskoi gazte ausarta mosketarien taldean sartzeko bere ametsa betetzeko asmoz Paris hiriburura doa. Iristean, Athos, Porthos eta Aramisekin topo egingo du (Oliver Reed, Frank Finlay eta Richard Chamberlain), haiek benetan zeintzuk diren susmatu gabe. Ondoren, Richelieu kardinalak (Charlton Heston) mosketarien guardia desegin duela jakingo du, halere, hiru mosketariak, D'Artagnanen laguntzaz, Luis XIII.a Frantziakoa (Jean-Pierre Cassel) erregea Richelieu kardinalaren azpijokoetatik babestea erabakiko dute.
Aktoreak
aldatu- Michael York: d'Artagnan
- Oliver Reed: Athos
- Frank Finlay: Porthos / O'Reilly
- Richard Chamberlain: Aramis
- Jean-Pierre Cassel: Luis XIII.a Frantziakoa
- Geraldine Chaplin: Ana Austriakoa
- Charlton Heston: Richelieu kardinala
- Faye Dunaway: Milady de Winter
- Christopher Lee: Rocheforteko kondea
- Simon Ward: Buckinghamgo dukea
- Raquel Welch: Constance Bonacieux
- Spike Milligan: M. Bonacieux
- Roy Kinnear: Planchet
- Nicole Calfan: Kitty
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)