The Swimmers
Las nadadoras (ingelesez, The Swimmers) 2022ko film biografiko eta dramatikoa da. Sally El Hosainik zuzendutako filmean Nathalie Issa eta Manal Issa ahizpa aktoreak, Yusra Mardini eta Sarah Mardini kirolari eta errefuxiatuen papera antzezten dute.[1]
The Swimmers | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | The Swimmers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa arabiera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 134 minutu |
Grabazio lekua(k) | Istanbul, Çeşme (en) ![]() ![]() ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sally El Hosaini |
Gidoigilea(k) | Sally El Hosaini Jack Thorne |
Antzezlea(k) | |
Yusra Mardini Manal Issa (en) ![]() Ahmed Malek (en) ![]() Matthias Schweighöfer (en) ![]() James Floyd (en) ![]() Ali Suliman (en) ![]() Kinda Alloush (en) ![]() | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Steven Price (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Istanbul eta Izmir probintzia |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Sinopsia Aldatu
Yusra Mardini eta Sarah Mardini ahizpek Siriako Gerra Zibiletik ihesean Egeo itsasoan ondoratu ziren beste errefuxiatu batzuekin batera. Igerilari profesionalak zirela baliatuz txalupa nola lurreratu zuten kontatzen du.
Antzezleen zerrenda Aldatu
- Nathalie Issa, Yusra Mardini
- Manal Issa, Sarah Mardini
- Ahmed Malek, Nizar
- Matthias Schweighöfer, Sven
- James Krishna Floyd, Emad
- Ali Suliman, Ezzat Mardini
- Kinda Alloush, Mervat Mardini
- Elmi Rashid Elmi, Bilal
Ekoizpena Aldatu
2021eko apirilean iragarri zen Manal Issa eta Nathalie Issa ahizpek Yusra eta Sarah Mardiniren papera antzeztuko zutela Las nadadoras filmean, Working Title Films eta Netflix-entzat.[2]
2020an COVID-19 pandemia zela eta grabazioak bertan behera utzi ziren 2021eko apirilerarte. Orduan, Erresuma Batuan, Belgikan eta Turkian filmatu zen.[3]
Estreinaldia Aldatu
2022ko irailean Torontoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen eta azaroan zinema hautatuetan, Netflix-ek streaming bidez zabaldu aurretik.[4][5]
Balorazioak Aldatu
Rotten Tomatoes-en egindako aipamenen arabera %77ko puntuazioa eta 10etik 6.5 batez besteko kalifikazioa du.[6] Webgunearen adostasunak dioenez: "Las nadadoras gogorra eta luzeegia dela esan liteke, baina emaitza eraikitzaileak ditu eta gai duina lantzen du". Metacritic-en, 100etik 63 puntu ditu 14 kritikoren "aldeko kritikak" adieraziz.[5][7]
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Meet the Cast of ‘The Swimmers’» Netflix Tudum.
- ↑ Roxborough, Scott. (2021-04-20). «Real-life Sisters Cast to Star in Netflix/Working Title Drama 'The Swimmers'» The Hollywood Reporter.
- ↑ Ramachandran, Naman. (2021-04-20). «Netflix, Working Title Begin Production on Sally El Hosaini's 'The Swimmers' (EXCLUSIVE)» Variety.
- ↑ The Swimmers chosen as Toronto International Film Festival opening night gala film. 2022-07-27.
- ↑ a b The Swimmers. Rotten Tomatoes. Fandango Media.
- ↑ «THE SWIMMERS Soundtrack Music Songs Complete List (2022)» Tune-list 2022-11-23.
- ↑ The Swimmers Reviews. Metacritic. Red Ventures.