The Nutty Professor
The Nutty Professor (euskaraz Irakasle Txoroa) 1963ko Jerry Lewis estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile, aktore eta komedianteak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako zientzia-fikzioko eta amodioko komedia film bat da. Beraz gain, Stella Stevens, Del Moore eta Kathleen Freeman aktoreek ere antzeztu zuten. Filma berez, Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen Dr. Jekyll eta Mr. Hyde eleberri ospetsuaren parodia bat da.
The Nutty Professor | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Jatorrizko izenburua | The Nutty Professor eta Der verrückte Professor |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa |
comic science fiction ![]() |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Arizona |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jerry Lewis |
Gidoigilea(k) |
Bill Richmond ![]() Jerry Lewis |
Antzezlea(k) | |
Stella Stevens Kathleen Freeman Del Moore Med Flory Howard Morris Henry Gibson Elvia Allman Gavin Gordon Marvin Kaplan Norman Alden Richard Kiel Francine York Murray Alper Celeste Yarnall | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea |
Arthur P. Schmidt ![]() |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Walter Scharf |
Argazki-zuzendaria |
W. Wallace Kelley ![]() |
Jantzi-diseinatzailea |
Edith Head ![]() |
Argumentu nagusia | Zientzialari eroa |
Historia | |
National Film Registry | |
Kanpo loturak | |
Zinema loturak
|
1996an izenburu berdineko berregokitzapena estreinatu zen, honakoa Eddie Murphy aktoreak antzeztua.
ArgumentuaAldatu
Julious Kelp (Jerry Lewis) zorte txarreko bizitza soziala duen estatubatuar unibertsitate bateko kimika irakasle xelebre eta baldar bat da. Behinola, botika berri bat asmatu eta hartatik edaten bere nortasunaren aurkako pertsona bilakatzea lortu berri du: Buddy Love izeneko gizaseme dotore, interesgarri eta guztiz erakargarria... baina bi nortasun hauen gatazkak nahasmena eta sekulako une barregarriak ere sortaraziko ditu.
AktoreakAldatu
- Jerry Lewis: Julius F. Kelp irakaslea / Buddy Love / Baby Kelp
- Stella Stevens: Stella Purdy andereinoa
- Del Moore: Mortimer S. Warfield doktorea
- Kathleen Freeman: Millie Lemmon andereinoa
- Howard Morris: Elmer Kelp jauna
- Elvia Allman: Edwina Kelp andrea
- Julie Parrish: Unibertsitateko ikaslea
- Milton Frome: M. Sheppard Leevee doktorea
- Buddy Lester: Tabernaria
Kanpo estekakAldatu
- The Nutty Professor filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)