The Missing (2003ko filma)
The Missing (euskaraz Desagerketak), 2003ko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren western film bat da. Thomas Eidson idazlearen The Last Ride (1996, Azken Kabalkada) eleberrian oinarritua dago. Tommy Lee Jones, Cate Blanchett, Evan Rachel Wood, Jenna Boyd, Aaron Eckhart eta Val Kilmer aktoreek antzeztu zuten.
The Missing (2003ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | The Missing |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, Westerna, film dramatikoa, ekintza-filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 137 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Last Ride (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ron Howard |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Brian Grazer Ron Howard Daniel Ostroff (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Revolution Studios Imagine Entertainment (en) ![]() |
Edizioa | Daniel P. Hanley (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Horner |
Argazki-zuzendaria | Salvatore Totino |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko Berria |
sonypictures.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
aldatu1885, Mexiko Berria. Maggie Gilkenson (Cate Blanchett) eta bere alaba Lilly (Evan Rachel Wood) eta Dot (Jenna Boyd) basoz beteriko eremu isolatu batean bizi dira. Ahalmen bitxiak dituen Pesh-Chidin/El Brujo (Eric Schweig) apatxe aztiak eta bere gerlari taldeak Lilly bahitzen dutenean, Maggie amak iraganean berau neskatoa zela abandonatu zuen Samuel Jones (Tommy Lee Jones) aitari laguntza eskatzea beste irtenbiderik ez du izango. Aztiak eta bere gizonek beren buruzagiaren heriotza mendakatzeko beste neska zuri gehiago eta kolonoak erail ere bahitu dituzte, bere bidean izua eta heriotza arrastoa lagaz. Maggie eta Samuelek indiar taldeak Mexikoko muga zeharkatu aurretik Lilly salbatzeko bilaketari ekingo diote.
Aktoreak
aldatu- Tommy Lee Jones: Samuel Jones/Chaa-duu-ba-its-iidan
- Cate Blanchett: Magdalena "Maggie" Gilkeson
- Evan Rachel Wood: Lilly Gilkeson
- Jenna Boyd: Dot Gilkeson
- Aaron Eckhart: Brake Baldwin
- Val Kilmer: Jim Ducharme tenientea
- Sergio Calderón: Emiliano
- Eric Schweig: Pesh-Chidin/El Brujo
- Elisabeth Moss: Anne
- Steve Reevis: Bi Harri
- Jay Tavare: Kayitah
- Simon R. Baker: Honesco
- Deryle J. Lujan: Naazhaao
- David Midthunder: Jim Zoriontsu
- Clint Howard: Purdy sheriffa
- Ray McKinnon: Russell J. Wittick
- Max Perlich: Issac Edgerly
Kanpo estekak
aldatu- fitxa irakurgai[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)