The Line (hiri egitasmoa)

The Line edo Lerroa Saudi Arabian egitea proposatu den hiri adimentsu futurista da Neom garapen proiektuaren barruan.

The Line
ذا لاين
planned community (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Saudi Arabia
Province of Saudi ArabiaTabuk Province
Izen ofizialaذا لاين
The Line
Jatorrizko izenaذا لاين
Geografia
Koordenatuak28°09′11″N 34°39′20″E / 28.153°N 34.6555°E / 28.153; 34.6555
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera2022
Ordu eremuaUTC+03:00
neom.com… eta neom.com…

Ezaugarriak aldatu

Hiriak ez luke ez kotxerik, ez kalerik eta karbono isuririk eragingo ere. Saudi Arabiak dioenez 380.000 lanpostu sortuko ditu eta 48.000 milioi dolar gehituko ditu herrialdeko BPGra[1].

The Lineren eraikitzen hastea 2021eko lehen hiruhilekorako iragarri zen. Amaitutakoan, hiriak 170 kilometro luze izango ditu eta milioi bat biztanle izatea aurreikusten da. Hiria energia berriztagarriekin biziko omen da da. The Line hiru geruzaz osatuta egongo da, bata lur azalean oinezkoentzat, lurpeko bat azpiegituretarako eta lurpeko beste bat garraiatzeko. Adimen Artifizialak hiria kontrolatuko omen du herritarren eguneroko bizitza hobetzeko moduak aurkitzeko[2]. Inbertsioa 100.000 milioi eta 200.000 milioi dolarren artekoa dela iragarri zuten 2021an[3].

Hiriaren egitasmoa 2021eko urtarrilaren 10ean aurkeztu zuen Mohammed bin Salman Saudi Arabiako agintari gorenak estatuko telebistan eman zuen aurkezpenean[4].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Saudi Arabia is planning a 100-mile line of car-free smart communities» Engadget (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  2. «The Line edo Lerroa, 170 km luze izango omen den hiri futurista» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  3. (Ingelesez) «Saudi Arabia puts its NEOM proposition on The Line» Arab News 2021-01-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  4. «NEOM – IT’S TIME TO DRAW THE LINE» www.neom.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).

Kanpo estekak aldatu