Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa
The Empire Strikes Back (beste izenez, Star Wars: Episode V – The Empire Strikes Back; euskaraz, Inperioaren kontraerasoa) space opera generoko film epiko bat da, Irvin Kershner-ek 1980an zuzendua. Leigh Brackett-ek eta Lawrence Kasdan-ek gidoia idatzi zuten, eta George Lucas-ek gertakizuna idatzi eta produktore exekutibo jardun zuen. Gary Kurtz-ek ekoiztu zuen Lucasfilm-entzat.
Star Wars filma saga ospetsuaren 5. atala osatzen du, hots, Izarretako Gerra IV. Atala: Itxaropen Berria filmaren jarraipena da eta Izarretako Gerra VI. Atala: Jediaren Itzuleraren aurrekaria.
Filmak lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen baina, azkenean, bi irabazi zituen: Soinu onenaren Oscar Saria (Bill Varney, Steve Maslow, Greg Landaker eta Peter Sutton) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Brian Johnson, Richard Edlund, Dennis Muren eta Bruce Nicholson).
Argumentua
aldatuIndar inperialak aliantza errebeldearen ezkutuko baseen aurka egindako ezusteko erasoaren ondoren, Luke Skywalker eta R2-D2 robota Yodaren bila Dagobah planetara joan dira, bertan Barne Indarraren sekretuak irakats diezaizkion. Bien bitartean, Han Solo, Leia printzesa, Chewbacca eta C-3PO robotak indar inperialak sahiestu eta Bespin mehatzari hirian, Lando Calrissiani, Milurteko Belatza espaziontziaren aurreko jabeari, babesa eskatu diote. Han, Darth Vaderrek prestatutako segadan erori dira.
Aktoreak
aldatu- Mark Hamill: Luke Skywalker
- Harrison Ford: Han Solo
- Carrie Fisher: Leia Organa printzesa
- Billy Dee Williams: Lando Calrissian
- Anthony Daniels: C-3PO
- David Prowse: Darth Vader
- Kenny Baker: R2-D2
- Peter Mayhew: Chewbacca
- Frank Oz: Yoda
- Jeremy Bulloch: Boba Fett
- Alec Guinness: Obi-Wan "Ben" Kenobi
- Denis Lawson: Wedge Antilles
- Clive Revill: Palpatine enperadorearen ahotsa