Leia Organa Star Warsen unibertsoko pertsonaia bat da. Pertsonaia honen papera Carrie Fisherrek egin zuen.

Leia Organa
Star Wars
Leia Organaren cosplaya
Argitalpena
Lehen agerpenaStar Wars (1977)
SortzaileaGeorge Lucas
Ageri den obrak
Lan eratorriak
Bikoizketa-aktoreaBarbara Tissier (en) Itzuli, Évelyne Séléna (en) Itzuli, Béatrice Delfe (en) Itzuli eta Anne Caron (en) Itzuli
Datu biografikoak
JaiotzaPolis Massa, Alderaan planeta
HeriotzaAjan Kloss (en) Itzuli
HerrialdeaGalactic Empire (en) Itzuli, Errepublika Berria eta Galactic Federation of Free Alliances (en) Itzuli
SexuaEmakumezkoa
EspezieaGizakia
Garaiera1,50 m.
Jardueradiplomazialaria
politikaria
espioia
erreboltaria
Jedia
impostor (en) Itzuli
starship pilot (en) Itzuli
Ilearen koloreagaztaina-koloreko ile
Familia
AitaDarth Vader
AmaPadmé Amidala
Ezkontidea(k)Han Solo
Bikotekidea(k)Han Solo
Seme-alabak
Anai-arrebak
Senideak
FamiliaSkywalker family (en) Itzuli
Bestelakoak
IrakasleakSaba Sebatyne (en) Itzuli, Luke Skywalker eta Vima-Da-Boda (en) Itzuli
IkasleakAllana Solo (en) Itzuli
EtsaiakInperio Galaktikoa
Sistema Independenteen Konfederazioa

Pertsonaiaren historia aldatu

Gaztaroa aldatu

18 urterekin Alderaan planeta ordezkatu zuen senatari bezala. Inperio Galaktikoaren aurkako Aliantza Errebeldearen kide izan zen. 23 urterekin Luke Skywalker ezagutu zuen (ondoren neba-arrebak direla jakiten dute), baita Han Solo ere. Honetaz maitemintzen da eta seme-alabak izaten ditu, Jaina Solo eta Jacen Solo bikiak eta Anakin Solo txikia.

Itxaropen Berria aldatu

Aliantza Errebeldeak Izar Hiltzailearen planoak lortu ondoren, Leia bere adopziozko aita Bail Organaren aspaldiko kide baten bila joan zen, Obi-Wan Kenobi Jedi zaldunaren bila, Tatooine planetara. Tatooinera bidean, Leiaren ontzi diplomatikoa zen Tantive IVa Darth Vaderren Destruktore Estelar Inperialak harrapatu zuen. Leiak planoak salbatzea lortu zuen R2-D2 droide astromekanikoaren memorian gordez. Hau eta C-3PO protokolozko droidea ontzitik irten eta Tatooine planetarantz abiatu ziren, planoak Kenobiri emateko misioarekin. Abentura batzuen ondoren, Leia Luke Skywalkerrek, Obi-Wan Kenobik, Han Solok eta Chewbaccak salbatu zuten.

Inperioaren Kontraerasoa aldatu

Aliantza Errebeldea Hoth planeta izoztura joan ondoren, Inperio Galaktikoaren tropek aurkitu eta eraso zituzten, honegatik errebeldeak ebakuatu egin behar izan zirelarik. Leiak Milurteko Belatza ontzian ihes egitea lortu zuen Han Solo, Chewbacca eta C-3POrekin batera Laino Hirira. Toki honetan segadatuak eta harrapatuak izan ziren. Ihes egitea lortu zuten baina Han Solo karbonitan izoztua eta Boba Fetti entregatua izan zen.

Jedi Zaldunaren Itzulera aldatu

Leia Han Solo Jabba Huttaren Tatooine planetako jauregitik erreskatatzera abiatu zen. Luke, Lando, Chewbacca eta droideen laguntzarekin, Leiak gangsterraren gordelekuan sartzea lortu zuen ordainsari bilatzaile ubesez mozorrotua. Han desizoztea lortu zuen, baina bete-betean harrapatu zituzten. Hanek ziega batean amaitu zuen eta Leiak Huttaren esklabo bihurtu behar izan zuen. Zorionez geroz eta boteretsuago zen Luke Skywalkerren partehartzeak, egoera alderantzikatzea lortu zuen eta, borrokako nahasmena probestuz, Leiak Jabba likatsua ito zuen, hau hilez. Balentria honen ondoren, bere lagunekin itzuli zen matxinadara, Palpatine enperadorearen aurkako misio erabakigarrirantz abiatzeko: Inperioak Izar Hiltzaile berri bat eraiki zuen, eta nola edo hala suntsitu beharra zegoen.

Bitxikeriak aldatu


Kanpo estekak aldatu