Star Wars VI. Atala: Jedi Zaldunaren Itzulera
Izarretako Gerra VI. Atala: Jediaren Itzulera (ingelesez Star Wars Episode VI: Return of the Jedi) 1983an Richard Marquand estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu, Howard Kazanjian ekoizleak ekoiztu, eta Lawrence Kasdan eta George Lucasek idatzitako zientzia-fikziozko abentura film bat da.
Star Wars film saga ospetsuaren 6. filma da, 1980ko Izarretako Gerra V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa filmaren jarraipena.
Jatorrizko trilogiako hiru filmen artean kritikatuena izan zen, ewok izakiek haur film baten ukitua ematen ziola eta. Beste batzuk aldiz, trilogiaren amaiera bikaintzat jo ohi dute.
Filmak Efektu berezi onenen Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
aldatuLuke Skywalker eta Leia printzesa Tatooinera Han Solo askatzera joateko galaxia guztiko gangster beldurgarriena den Jabba the Hutten ezkutalekura doaz. Behin hiruak berrelkartuta, taldeak indar inperialen aurka borrokatzeko asmoz Endorreko ilargiko basoetan bizi diren ewok izakiak erreklutatzen dituzte. Bienbitartean, Enperadoreak eta Darth Vaderek Luke alde ilunera erakartzeko azpilanean dabiltza, baina gazteak bere aitaren Jedi espiritua berpizteko borondatea du. Gerra zibila indar errebeldeen eta babesgabe eta osatzeke dagoen bigarren Izar Hiltzailearen arteko borrokan amaitzen da, eta gudu honek galaxiaren patua erabakiko du.
Aktoreak
aldatu- Mark Hamill: Luke Skywalker.
- Harrison Ford: Han Solo.
- Carrie Fisher: Leia Organa.
- Billy Dee Williams: Lando Calrissian.
- Ian McDiarmid: Palpatine.
- David Prowse: Darth Vader (James Earl Jones aktorearen ahotsaz).
- Anthony Daniels: C-3PO.
- Kenny Baker: R2-D2.
- Peter Mayhew: Chewbacca.
- Alec Guinness: Obi-Wan Kenobi.
- Frank Oz: Yoda.