The Beast (1988ko filma)
The Beast (euskara literalki Piztia, Hego eta Ipar Euskal Herrian Gerraren Piztia izenburuaz zinemaratua) 1988ko Kevin Reynolds estatubatuar zinema zuzendariaren gerra drama filma bat da. George Dzundza, Jason Patric, Steven Bauer, Stephen Baldwin, Erick Avari eta Don Harvey aktoreek antzeztu zuten.
The Beast (1988ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | The Beast |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta gerra-filma |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kevin Reynolds (en) |
Gidoigilea(k) | William Mastrosimone |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gil Friesen (en) |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | Peter Boyle (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mark Isham |
Argazki-zuzendaria | Douglas Milsome |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Afganistan |
Argumentu nagusia | Gerra Hotza |
Afganistango gerran (1979-1989) girotua dago, gerraren laztasunak irudikatzen dituzten irudi latzak jasotzen ditu (tartean sobietar batasuneko tanke batek zigor gisa mujahidin afganistandar bat gainetik pasa eta zapalduta lagatzen duen eszena), filma bakezalea dela hasiera-hasieratik garbi uzten duelarik, halere gerraren aurkako kritika izateaz gain, estatubatuar filma dela jakinik eta Gerra Hotzaren azken urteetan filmatua dagoenez, Sobietar Batasunaren kanpo politikaren aurkako propaganda kutsua ere badu.
Filma Rudyard Kipling ingeles idazlearen "The Young British Soldier" ("Britainiar Soldadu Gaztea") olerkiko bertso hauekin hasten da:
« | When you're wounded an' left on Afghanistan's plains An' the women come out to cut up your remains Jus' roll to your rifle an' blow out your brains An' go to your Gawd like a soldier. Zauritua izatean `ta Afganistango lautadetan abandonatua gelditzean `Ta emakumeak hire gorpuzkia ebakitzera etortzean Har ezak hire erriflea `ta heure buruari tiro egin `Ta Jainkoaren Izenean soldadu gisa hil hadi. |
» |
Argumentua
aldatuAfganistango gerran (1979-1989), Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu du. 1981ean misio bat arrakastaz gauzatu eta afganistandar herrixka batean sekulako sarraskia burutu ostean sobietar tanke bat bere gainontzeko gudarostetik banandu eta basamortuan galduko da, orduan bizirik ateratzeko nola edo hala bide zuzena berriz ere topatu eta atzetik mendeku bila eta jarraika dituen mujahidin afganistandar errebeldeen gudarosteari aurre egin beharko die.
Aktoreak
aldatu- George Dzundza: Daskal
- Jason Patric: Koverchenko
- Steven Bauer: Taj
- Stephen Baldwin: Golikov
- Don Harvey: Kaminski
- Kabir Bedi: Akbar
- Erick Avari: Samad
- Haim Gerafi: Moustafa
- Shoshi Marciano: Sherina
- Itzhak Bbi Neeman: Iskandar
- David Sherrill: Kovolov
- Moshe Vapnik: Hasan
- Claude Aviram: Sadioue
- Victor Ken: Ali
- Avi Keedar: Noor