The Barefoot Contessa

The Barefoot Contessa (ingelesaz Kondesa Oinutsia) 1954ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako drama filma bat da. Humphrey Bogart, Ava Gardner eta Edmond O'Brien aktoreek antzeztu zuten.

The Barefoot Contessa
Jatorria
Argitaratze-data1954
IzenburuaThe Barefoot Contessa
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Italia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa, flashback film (en) Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena130 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joseph L. Mankiewicz
Gidoigilea(k)Joseph L. Mankiewicz
Antzezlea(k)
Ava Gardner
Humphrey Bogart
Edmond O'Brien
Valentina Cortese
Rossano Brazzi
Franco Interlenghi
Bianca Maria Fusari (en) Itzuli
Alberto Rabagliati
Marius Goring (en) Itzuli
Elizabeth Sellars
Warren Stevens (en) Itzuli
Mari Aldon
Renato Chiantoni
Bessie Love
Tonio Selwart
Enzo Staiola
Helena Makowska (en) Itzuli
Maria Zanoli
Olga San Juan






[[Kategoria:Bianca Maria Fusari (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Marius Goring (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Warren Stevens (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Helena Makowska (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaJoseph L. Mankiewicz
Robert Haggiag (en) Itzuli
Angelo Rizzoli

[[Kategoria:Robert Haggiag (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaUnited Artists
EdizioaWilliam Hornbeck (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaArrigo Equini (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMario Nascimbene
Argazki-zuzendariaJack Cardiff
Jantzi-diseinatzaileaSorelle Fontana (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaFrantzia
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0046754 Filmaffinity: 910926 Allocine: 2550 Rottentomatoes: m/barefoot_contessa Allmovie: v3942 TCM: 16645 TV.com: movies/barefoot-contessa Netlix: 60011019Edit the value on Wikidata

Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Edmond O'Brien) irabazi zuen, eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Joseph L. Mankiewicz) izendapena jaso ere.

Mankiewiczek istorioa sortzeko Errauskineren ipuinean oinarritu zen, baina film honetako kontakizunari drama eta tragedia gehiago gehitu zion.

Erromako Cinecittà estudioetan osorik filmatu zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harry Dawes (Humphrey Bogart) estatubatuar zinema zuzendaria Torlato-Favrini kondesaren hiletara iritsi bertaratu berri da, iraganean María Vargas (Ava Gardner) espainiardantzari eta aktore ederra zena, berak ospetsu bilakatu baitzuen. Hortik aurrera, Harryk Madrilgo flamenko dantza areto batean nola topatu zuen oroitzen hasiko da, eta Kirk Edwards (Warren Stevens) aberats eta zinema ekoizle independientea Maríaren edertasunaz nola txundituta gelditu zen, eta hark ekoiztu eta Dawesek zuzenduko zuen hurrengo filmeko emakumezko paper protagonista nola eskeini zion ere.

Hasiera batean Maríak eskeintzari uko egingo dio, baina zuzendariak konbentzitu eta filmak sekulako arrakasta izango du, beste bi filmek jarraituko diotelarik. Baina Maríaren izarraren gailentzearekin bat, bere maitasun bizitzaren porrota ere jazoko da. María ez dago pozik eta bere independentzia sutsuki defendatzen du, hortaz Edwards petral eta gonazaleak bertan behera utziko du, aurretik bera eta oraindik aberatsagoa den Alberto Bravano (Marius Goring) hegoamerikar enpresariarekin batera Kosta Urdinera kirolontziz joan eta bere maitaleetako bat izateko ahaleginek huts egin ondoren. Halere, Maríak ez die bere babesle boteretsuei berarekin oheratzen utziko, aldiz maila sozial apalagoko gizonekin oheratuko da, gainera haiei dirua ordaintzeaz gain, berataz aprobetxatuko dira. Behin batez, Kosta Urdinean dela, Vicenzo Torlato-Favrini (Rossano Brazzi) ezagutu eta hartaz txora-txora eginda maiteminduko da, biak ezkonduz Ezkontza gauean Vicenzok Maríari Lehen Mundu Gerran jasandako zauri baten ondorioz sexu harremanak izateko ez gaitua gelditu zela aitortuko dio, hortaz María le confiesa que es impotente como resultado de una herida de guerra, durante la II Guerra Mundial, y la ardiente María kartsu eta sexuzaleak kondearen familiako auto gidariarekin abentura bat izan eta haurdun geldituko da, honela bere senar maiteak ondorengo bat izan dezan. Harry Italian dagoela Maríarekin elkartu eta haurdun dagoela aitortuko dio. Baina Maríak senarrari guztia kontatu aurretik, Vincenzok biak elkarrekin topatu eta tiroz hilko ditu. Orduantxe, Harry bertaratuko da, baina kondearei ez dio María hardun zegoela esango.

Filmaren amaiera hasieranko unera itzuli eta María Vargasen hiletarekin amaitzen da.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu