The Art of Getting By
The Art of Getting By (euskaraz Paso Egiteko Artea) 2011ko Gavin Wiesen zinema zuzendariak zuzendutako estatubatuar filma bat da. Bertako aktore nagusiak Freddie Highmore, Emma Roberts, Alicia Silverstone eta Rita Wilson izan ziren.
The Art of Getting By | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | The Art of Getting By |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, film dramatikoa eta teen film (en) |
Iraupena | 84 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gavin Wiesen (en) |
Gidoigilea(k) | Gavin Wiesen (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Mollie Goldstein |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alec Puro (en) |
Argazki-zuzendaria | Ben Kutchins (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
foxsearchlight.com… | |
Argumentua
aldatuGeorge (Freddie Highmore) New York hiriko nerabe ezkor eta bakarti bat da, nahiz eta margolaritzarako gaitasun handia izan, ikasketez eta bere inguruko guztiaz eta guztiez paso egiten du, horregatik batxilergoa ez gainditzeko eta unibertsitatean ez sartzeko kinka larrian dago. Baina ustekabean Sally izeneko neska eder eta berezia ezagutuko du, honek mutilari gaueko festak, arte aretoak, jatetxeak eta bizi poza erakutsiko dizkio, ondorioz George Sallytaz maiteminduko da. Honela, Georgek bizitzarako duen ikuspuntua zeharo aldatuko da.
Aktoreak eta pertsonaiak
aldatu- Freddie Highmore, George
- Emma Roberts, Sally
- Alicia Silverstone, Herman andereñoa.
- Rita Wilson, Vivian Sargent
- Blair Underwood, Bill Martinson, ikastetxeko zuzendaria.
- Elizabeth Reaser, Charlotte Howe
- Sam Robards, Georgen aitaordekoa
- Michael Angarano, Dustin
Estreinaldia
aldatuFilma 2011ko urtarrilaren 23an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |