Ireki menu nagusia
Vancouverren kokapena.

Vancouver[1] Kanadako mendebaldean dagoen uhartea da, Ipar Ozeano Barean kokatutakoa eta administratiboki Britainiar Kolunbiako probintzian sartutakoa. Georgia, Johnston eta Queen Charlotte itsasarteek bereizten dute Kanadatik eta Juan de Fuca itsasarteak Estatu Batuetatik. Ipar Ameriketako Ozeano Bareko uharte handiena da: 31.284 km2.

Hiriburua Victoria hiria da eta hiri nagusiak, Duncan, Nanaimo, Port Alberni, Courtenay, North Cowichan eta Campbell River.

Eduki-taula

Ingurune naturalaAldatu

Uhartearen erdialdea Strathconako parke naturalak hartzen du, eta Cape Scott parkeak, mendebaleko kostaldea. Oso uharte menditsua da, eta punturik altuena Golden Hinde mendia (2.198 m) da.

EkonomiaAldatu

Uharteko ekonomia nekazaritzan (barazkiak, fruitu arbolak), arrantzan, mea baliabideen ustiapenean (ikatza, burdina, kobrea), industrian (janari industria, zurgintza, metalurgia) eta turismoan oinarritzen da.

HistoriaAldatu

1744an espainiar marinelak eta 1748an James Cook britainiar itsasgizona izan ziren uhartera iritsi ziren lehen europarrak.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vancouver (uhartea)  

ErreferentziakAldatu