Terfezia arenaria Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Onak tortillan edo nahaskian gari-zainzuriekin.

Terfezia arenaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaTerfezia
Espeziea Terfezia arenaria
[[|]]

Sinonimoak: Tuber arenarium, Terfezia hispanica, Terfezia leonis.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 3 eta 10 (15) cm bitarteko diametrokoa, ia globo itxurakoa, madari formakoa.

Peridioa: Hasietan krematsua, gero arre-gorrixka.

Gleba: Haragitsua, lehenbizi zurixka, gero arrosa eta bukaeran arrexka.[2]

Etimologia: Terfezia terminoa frantsesetik dator, boilurra esan nahi duen "terfez" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Terfezia claveryi delakoarekin nahas daiteke, hau oso antzekoa da, esporengatik bereizten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian ugaria da Mediterraneoko arroan, eta han maiz kontsumitzen da. Ez da hain ugaria penintsulako beste eskualde batzuetan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Louisiana, Islandia, Espainia, Mediterraneo itsasoaren ingurua.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 779 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 577 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak

aldatu