Teresa Santianes Giménez

asturiar emakumea, errepresio frankistaren biktima

Teresa Santianes Giménez (Oviedo, Asturias, 1910Gijon, 1937ko abenduaren 21a) asturiar emakumea izan zen, errepresio frankistaren biktima. Fusilatu egin zuten.

Teresa Santianes Giménez
Bizitza
JaiotzaOviedo
Herrialdea Espainia
HeriotzaGijón1937ko abenduaren 21a
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Jarduerak

Biografia aldatu

Teresa Santianes Oviedon jaio zen, Asturiasen. Gurasoak Maria eta Antonio ziren, eta ezkongabea zen.[1]

Heriotza zigorra aldatu

1937ko azaroaren 5etik 29ra ospitalean egon zen. Urte horretako azaroaren 20an, ospitalean zegoen bitartean, Gijongo Jovellanos Institutu Zaharrean egindako gerra-kontseiluan epaitu zuten.[1][2] Alta jaso zuenean, Gijongo barrutiko kartzelara eraman zuten.[3] Fusilamendu bidez hil zuten Gijonen, abenduaren 21ean.[3][4][5] Zenbait iturrik 23 urte zituela eta beste batzuk 26 diote.[4][5] Lau gizonekin batera exekutatu zuten.[3][6][7] Santianesen gorpua Gijongo Ceares hilerriko hobi komun batean lurperatu zuten.[2][8]

Aintzatespenak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Ortega Valcel, M. Enriqueta. 1994. Frankismoaren errepresioa Asturiasen. Gijongo Barrutiko kartzelan egondakoak eta hildakoak. Avilés Azucel, D.L. 84-86546-51-6.[13]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu