Teodora Fracasso (Bari, Italiako Erresuma, 1901eko urtarrilaren 17aibidem, 1927ko abenduaren 25a) italiar moja karmeldarra izan zen, Elia San Klementerena erlijio-izena zuena.

Teodora Fracasso

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTeodora Fracasso
JaiotzaBari1901eko urtarrilaren 17a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaBari1927ko abenduaren 25a (26 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmoja
Santutegia
Maiatzaren 29
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaKarmeldarrak

Bizitza aldatu

Barin jaio zen 1901eko urtarrilaren 17an. Gurasoak Giuseppe Fracasso eta Pasqua Cianci izan ziren[1][2]. Bederatzi seme-alaba izan zituzten, baina lau txikitan hil ziren[2]. Jaio eta lau egun geroago bataiatu zuten[1][2].

1911ko maiatzaren 11an lehen jaunartzea egin zuen. Bezperan, Santa Teresa Lisieuxekoa ametsetan ikusi omen zuen, eta hark esan zion: «Moja izango zara, ni bezala»[1][2].

Pietro Fiorillo apaiz domingotarraren aholkuz, 1914ko apirilaren 20an domingotar hirugarren ordenan sartu zen, eta 1915eko maiatzaren 14an, 14 urte zituela, botoak egin zituen. Agnese (Aines) izena hartu zuen[1][2].

1917. urtearen amaieran, Teodorak Sergio Di Gioia apaiz jesuitarengana jotzea erabaki zuen aholku eske. Karmeldarren komentura bidaltzea erabaki zuen Clara Bellomo lagunarekin batera. Hurrengo urteko abenduan komentu hau lehen aldiz bisitatu zuten. 1919an, Teodora komentuan sartzeko prestatzen zen[2].

1920ko apirilaren 8an komentuan sartu zen. Urte bereko azaroaren 24an abitua jantzi zuen eta Elia San Klementerena izena hartu zuen[1][2]. 1921eko abenduaren 4an lehen botoak eman zituen, eta 1925eko otsailaren 11an betiko botoak[1][2][3].

1923ko udaberrian, Angelica Lamberti prioresak Elia izendatu zuen borda-irakasle nesken barnetegian. Hango zuzendariak ez zuen ontzat ematen Eliaren adeitasuna, eta bi urteren buruan kargutik kendu zuen[1].

1927ko urtarrilean gripeaz gaixotu egin zen eta ordutik buruko minak izan zituen, baina ez zuen sendagairik hartu[1][2]. Abenduaren 21ean sukarra sortu zitzaion[3]. Abenduaren 24an, mediku batek bisita egin zion eta ziurrenik meningitisa edo entzefalitisa zela ondorioztatu zuen. 1927ko abenduaren 25eko eguerdian hil zen, jai batean hilko zela esan zuen bezala. Hurrengo egunean lurperatu zuten[1][2].

Beatifikazioa aldatu

2006ko martxoaren 18an Benedikto XVI.a aita santuak dohatsu bilakatu zuen Bariko katedralean. Bere eguna maiatzaren 29an ospatzen da[1][3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j (Italieraz) «Beata Elia di San Clemente (Teodora Fracasso) Monaca carmelitana» Santi e Beati 2006-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  2. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «Elías de San Clemente (Teodora Fracasso), Beata» Catholic.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  3. a b c (Polonieraz) Praśkiewicz, Szczepan. «Błogosławiona Eliasza od św. Klemensa (Teodora Fracasso) 1901 – 1927» Karmel.pl (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).

Kanpo estekak aldatu