Teniasi
Teniasia Taenia generoko zestodoek eragiten duten bizkarroi-gaixotasuna da. Gaitza sortzen duten espezie nagusiak Taenia solium (txerrien tenia) eta Taenia saginata (behien tenia) dira.
Teniasi | |
---|---|
Taenia saginataren bizi-zikloa | |
Deskribapena | |
Mota | helmintiasia, cestodosis (en) eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | infekzio |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | B68 |
GNS-9-MK | 123.3 |
GNS-10 | B68 |
GNS-9 | 123.3 |
DiseasesDB | 12875 |
MedlinePlus | 001391 |
eMedicine | ped/2201 |
MeSH | D013622D013622 |
Disease Ontology ID | DOID:0050596 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gizakiak bizkarroi horiekin infektatzen da zizarearen larbak dituen okela jaterakoan (txerri edo behien okela). Larbak heste meharrera iritsi eta bertan finkatu eta heltzen dira, tenia heldua agertuz[1]. Kutsatutako gizakiek zestodoaren arrautzak gorozkiekin askatzen dituzte. Arrautza horiek txerriek edo behiek irensten dituzte kutsatutako bazka edo urak hartzerakoan, teniaren bizi-zikloa osatuz.
Okela gutxi eginda jateko ohitura duten herrialdeetan teniasiaren eragite-tasak handiak dira (Hego Amerikan, adibidez)[2]. Euskal Herrian, aldiz, gaixotasuna arraroa da.
Teniasi gehienak asintomatikoak dira. Infekzioak ez du hanturazko erantzuna sortzen, eta nahiko isila da. Horregatik, haien heste meharrean tenia handiak (batzuek 10 metroko luzera dute) dauzkaten gizabanakoek gehienetan ez dute susmatzen infektatuta daudenik. Sintomak daudenean, hauek dira ohikoenak: tripako mina, pisuaren galera, beherakoak eta jangura falta.[2]
Gaitza gaixoaren gorozkiak aztertzean diagnostikatzen da: behaketa mikroskopikoan zestodoaren arrautzak antzematen dira. Odol-analisian eosinofilia -eosinofiloen kopuru handiak- ere hauteman daiteke.
Niklosamida eta prazikuantela dira gaitzari aurre egiteko eta teniak hiltzeko erabiltzen diren botikak.
Teniasi mota bat -zistizerkosia- larriagoa izan daiteke. Teniasi honetan infekzioa giza-gorozkien kutsaduraren bidez harrapatzen da, okela kutsatua jan ordez. Larbak ehunetan kokatzen dira, eta organo batzuk ere (gibela, giltzurrunak, burmuina...) kaltetu ditzakete [3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ingraham, J.; Ingraham, C.. Introducción a la microbiología. II Reverté, 575 or..
- ↑ a b Basaran, Miren; Umaran, Adelaida. Mikrobiologia medikoa. EHU, 367-370 or..
- ↑ Centers for Disease Control and Prevention. Cysticercosis. .