Ireki menu nagusia

Telecinco

Tele5» orritik birbideratua)

Telecinco Espainiako telebista kanal bat da, 1989ko martxoaren 10ean emititzen duena, bere proben transmisio gisa eta 1990eko martxoaren 3an, bere transmisio ofizial gisa. 1989an Felipe Gonzalezen gobernuak telebista liberalizatzea erabaki zuen, hiru lizentzia gehiago eskainiz. Telecincoz gain, Antena 3ek irekian emititzeko beste baimen bat jaso zuen; eta Canal Plusek, kodifikatuta emititzekoa.

Telecinco
Telecinco
Jabea Mediaset España
Emisio eremua  Espainia
 Portugal
 Suitza
Hasiera data 1989ko martxoaren 10a (30 urte) (proba-difusioa)
1990eko martxoaren 3a (29 urte) (emisio ofiziala)
Egoitza Madril
Baliagarritasuna LTD, Satelitea, Kablea, ADSL
Kate senidea(k) Cuatro, LaSiete, Factoría de Ficción, Boing, Divinity, Energy, Nueve
www.telecinco.es

Katea Tele 5 izenarekin hasi zen emititzen, 1997ko otsailean gaur egungo izena hartu zuen arte. 2009ko abenduaren 18an Telecincok eta Cuatrok bat egin zuten.

TelebistaAldatu

Logotipoa Deskribapena
Telecinco 2012.png

Telecinco da kate nagusia. Era guztietako ikus-entzuleentzakoa da. Reality show-ak, lehiaketak, entretenimendurako programak... eskaintzen dituzte.

Cuatro 2012.png

Cuatro: bigarren kate garrantzitsuena da. Nerabe eta gizonentzakoa da, eta Estatu Batuetako telesailak eta programak eskaintzen dituzte, besteak beste.

FDF 2012.png

Factoría de Ficción: fikzio eta nerabe entretenimendurako katea da.

LaSiete 2012.png

LaSiete: nerabeentzako katea da. Telecinco eta Cuatro-ren onena ematen dute.

Boing TV.png

Boing: umeentzako katea da. Telesail, marrazki bizidunak eta filmak eskaintzen dituzte.

Divinity 2012.png

Divinity: emakumeentzako katea da. Famatuak, joerak eta gizarte kronikak agertzen dira.

Energy 2012.png

Energy: gizonentzako katea da.

Nueve 2012.png

Nueve: emakumeentzako kate bat zen; bere programazioa emakume konbentzionalei zuzenduta zegoen.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telecinco
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telecinco  
  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.