Ireki menu nagusia

Tarzan the Ape Man (1932ko filma)

Tarzan the Ape Man (1932) Edgar Rice Burroughs idazleak sorturiko Tarzan oihaneko heroiaren abenturak ditu kontakizun, Tarzan of the Apes eleberrian kontaturikoak hain zuzen, lauso bada ere. Antzezleak Johnny Weissmuller, Neil Hamilton, C. Aubrey Smith eta Maureen O'Sullivan izan ziren. Filma W.S. Van Dykek zuzendu zuen. 1959an eta 1981ean izen bereko ekoizpenak sortu zituzten.

Tarzan the Ape Man (1932ko filma)
Tarzan the Ape Man (1932) Trailer -O'Sullivan & Weissmuller.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1932
Jatorrizko izenburua Tarzan the Ape Man
Mugimendua Pre-Code Hollywood Itzuli
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa abenturazko filma, film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta akziozko filma
Iraupena 99 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Deskribapena
Oinarritua Tarzan of the Apes Itzuli
Grabazio lekua(k) Florida eta Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) W. S. Van Dyke
Gidoigilea(k) Ivor Novello
Cyril Hume Itzuli

[[Kategoria:Cyril Hume Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Johnny Weissmuller (Tarzan)
Neil Hamilton
Maureen O'Sullivan
C. Aubrey Smith
Johnny Eck
Doris Lloyd
Forrester Harvey
Ivory Williams

[[Kategoria:Neil Hamilton Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Johnny Eck Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Ivory Williams Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Bernard H. Hyman
Irving Thalberg

Konpainia ekoizlea Metro-Goldwyn-Mayer
Ekoizle eragilea Irving Thalberg
Edizioa Tom Held Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Cedric Gibbons
Argazki-zuzendaria Clyde De Vinna Itzuli
Harold Rosson
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Afrika
Kanpo loturak

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

James Parker (C. Aubrey Smith) eta Harry Holt (Neil Hamilton) Afrikara abiatu dira, elefanteen letaginen boliak aberastuko dituelakoan. Parkerren alaba xarmanta Jane ere (Maureen O'Sullivan) hara bertaratuko da. Harryk Jane du gogoko. Janek estreinakoz Tarzanekin (Johnny Weissmuller) topo egiten duenean beldur da, baina behin ezagututa, maitemintzen hasia da. Tribu batek aitaren taldea harrapatutakoan, Janek Tarzanen bila bidaliko du Cheeta.

Filmaren gaineko hainbat kontuAldatu

  • Tarzan the Ape Man filmean aurrenekoz agertu ziren elkar batera Weissmuller, O'Sullivan eta Cheeta txinpantzea. Azken hau propio filmerako sorturiko pertsonaia da, ez baita eleberrian haren aztarrenik.
  • Tarzanen oihu ezaguna lehen aldiz aditu zen film honetan, Douglas Shearer soinu teknikariak asmatua, Austriako yodel deritzen kantuetan oinarritua itxura baten.

AktoreakAldatu

Aktorea Pertsonaia
Johnny Weissmuller Tarzan
Neil Hamilton Harry Holt
Maureen O'Sullivan Jane Parker
C. Aubrey Smith James Parker

Kanpo estekakAldatu