Tapiridae

Tapir izena ere ematen zaien perisodaktiloen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Gaur egun lau espezie soilik biltzen dituen Tapiridae familia osatzen dute.

Tapiridae ugaztun perisodaktilo familia bat da. Egun, genero bakarra dago bizirik, Tapirus, eta lau espezie ezagutzen dira. Gertuen dagoen taldea errinozeroena da. Hiru espezie Amerikan bizi dira eta bat Malaysian eta Sumatran. Iraganean beste leku askotan bizi ziren, baina egun fosilen bidez baino ez dira ezagutzen. Espezie amerikarrek kolore arrea dute eta asiarrak ,marroi iluna eta bizkar txuria.

Tapiridae
Eozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPerissodactyla
Familia Tapiridae
Burnett, 1830
Azpibanaketa

Baso eta oihanetan bizi dira, batzuetan landa inguruetan ere bai. Gauez ibil daitezke eta ez dira inoiz uretatik urruntzen. Beldurra dutenean uretara egiten dute ihes. Igerilari onak dira eta 3 minutu arte sar daitezke ur azpian. Korrikalari onak dira eta abileziaz eskalatzen dute.

Sailkapena aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tapiridae