Tamara Eidelman

maistra errusiarra

Tamara Natanovna Eidelman[1] (errusieraz: Тамара Натановна Эйдельман; Mosku, 1959ko abenduaren 15a) errusiar historialari, irakasle, idazle, itzultzaile, blogari eta irrati esataria da.

Tamara Eidelman

Bizitza
JaiotzaMosku1959ko abenduaren 15a (64 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Familia
AitaNatan Eidelman
Ezkontidea(k)Peter Aleshkovsky (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMSU Faculty of History (en) Itzuli 1981)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra, historialaria, itzultzailea, idazlea, blogaria eta irrati-esataria
Jasotako sariak

eidelman.ru
IMDB: nm11918932 Facebook: EidelmanTN Twitter: tamaraeidelman Instagram: tamaraeidelman Telegram: eidelman Youtube: UCNYejKoEJ84iGgXPwTBkCCg Patreon: eidelman TikTok: tamaraeidelmanhistory Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Natan Eidelman eta Eleonora Pavliutxenko historialarien alaba, Moskun jaio zen 1959an[2]. 1981ean historian lizentziatu zen Moskuko Estatu Unibertsitatean eta 1567. eskolan irakasten hasi zen[3]. 1986tik 2021era 67. eskolan aritu zen lanean.

Hainbat artikulu argitaratu ditu ditu Russki zhurnal[4], Jevroklio eta Xkolnoie obozrenie aldizkarietan[5]. 2013an eta 2014an historiari buruzko saioak antolatu zituen irratian[6]. 2012tik 2022ra, blog bat idatzi zuen Ekho Moskvy irrati kateko webgunean[7]. Arzamas proiektuan ere parte hartu du[8]. 2019ko urrian kanal bat sortu zuen YouTuben[9].

Ikuspegi politikoak eta aktibismoa

aldatu

2014an, Errusiako politikariak kritikatu zituen Ukrainan egindako esku-hartze militarragatik[10]. Apirilaren 9an esan zuen bere klaseetan abertzaletasuna irakastea gustatuko litzaiokeela, baina bere modura egin ahal izango balu, Bigarren Mundu Gerran gertatutako Krimeako tatariarren deportazioari erreferentzia eginez, oraindik ez baitzegoen curriculumean[11]. 2014ko martxoaren 2an, Moskuko Defentsa Ministerioaren aurrean gerraren aurkako pikete batean parte hartu zuten Eidelmanek eta bere alabak. Atxilotu eta polizia-etxera eraman zituzten beste 15 manifestari baino gehiagorekin, eta bertan legez baimendutako hiru ordu baino gehiago egon ziren. Geroago esan zien kazetariei leihotik ihes egin zutela[12].

2014ko abuztuaren 31n, Vladimir Putin Errusiako presidentea kritikatu zuen zuzenbidea aintzat ez hartzeagatik[13].

2021eko apirilean, Mugarik Gabeko Medikuen bulegora bidalitako gutun ireki bat sinatu zuen, Aleksei Navalni politikariari laguntzeko eskatuz[14].

2021eko apirilaren 26an berriro atxilotu zuten. Atxiloketa hori Navalniren aldeko manifestazio batekin lotuta omen zegoen, baina Eidelman ez zuen antolatzaileekin harremanik izan[15].

2022an Ukrainako inbasioaren aurka agertu zen eta herrialdea utzi zuen[16].

2022ko irailaren 9an, Errusiako Justizia Ministerioak Eidelman atzerriko agenteen zerrendan sartu zuen[17].

Bizitza pertsonala

aldatu

Piotr Alexkovski idazle eta kazetariarekin ezkonduta dago. Bi seme-alaba ditu, Anna (j. 1983)[18][19] eta Dmitri (Mitia; j 1985).

  • Naxa era: Istoria Rossi v kartakh (2016)
  • Nikolai II (2017)
  • Kak rabotaet propaganda (2018)
  • 20 zagadok russkoi istorii (2019)
  • Borodinskaia bitva: 1812 (Jekaterina Buntmanekin batera, 2019)
  • Pravo na zhizn: Istoria smertnoi kazni (2022)

Erreferentziak

aldatu
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  2. (Errusieraz) Венедиктов, Алексей. «Натан Эйдельман, писатель и историк; выход в свет его книг в издательстве «Вагриус»» Эхо Москвы 2004-07-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-02) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  3. (Errusieraz) Лесскис, Наталья. «Учителя большого города. Тамара Эйдельман» Большой Город 2012-05-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-02-24) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  4. (Errusieraz) «Тамара Эйдельман» Русский журнал jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  5. (Errusieraz) «Школьное обозрение» Первое сентября 53 2004-08-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-05-07).
  6. (Errusieraz) «Тамара Эйдельман» Individuum jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-01-27) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  7. (Errusieraz) «Тамара Эйдельман» Эхо Москвы jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-01) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  8. (Errusieraz) «Тамара Эйдельман» Arzamas jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-01-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  9. (Errusieraz) «Tamara Eidelman» YouTube (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  10. (Ingelesez) Rosenberg, Steven. «Traitors in Vladimir Putin's Russia» BBC News 2014-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  11. (Ingelesez) Chizhova, Lyubov; Najibullah, Farangis. «In The Wake Of Crimea Annexation, Patriotism Reigns In Russian Classrooms» Radio Free Europe/Radio Liberty 2014-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  12. (Errusieraz) Масюк, Елена. «Тамара Эйдельман: «Не каждый учитель удирает из полиции через окошко»» Новая газета 37 2014-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  13. (Ingelesez) Kovalyova, Albina. «Russians Get Creative With Ukraine Protests Despite Danger» NBC News 2014-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  14. (Errusieraz) ««Мы просим вас вмешаться в эту ужасающую ситуацию». Почти 2000 человек подписали обращение к «Врачам без границ» с просьбой помочь Навальному» Meduza 2021-04-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  15. (Errusieraz) Бзегежев, Асхад. «Заслуженного учителя России Тамару Эйдельман вызвали в полицию из-за поста в фейсбуке» Сноб 2021-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  16. (Errusieraz) Эггерт, Константин. «Тамара Эйдельман: Я не вижу вариантов, когда РФ победит» Deutshce Welle 2022-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  17. (Errusieraz) «Минюст внес в реестр иноагентов Латынину, Эйдельман и Майкла Наки» РБК 2022-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  18. (Errusieraz) Акимова, Елена. (2019). ««Не обсуждать при детях взрослые сплетни». Правила воспитания историка Тамары Эйдельман» Мел (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  19. (Errusieraz) Эйдельман, Тамара. «Надо просто запомнить, что с вами так нельзя» Эхо Москвы 2021-04-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-02) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).

Kanpo estekak

aldatu