Ireki menu nagusia
Bretxa
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Bretxa
Arroka sedimentarioa

Bretxa arroka sedimentario mota bat da, konglomeratuarengandik klastoen itxura angulotsuak bereizten duena. Klasto hauek zementu natural batez elkartuta daude.

EzaugarriakAldatu

2 mm-tik gorako sedimentuek arrokaren %50a baino gehiago osatzen dute. Klasto hauek angulotsuak dira.

MotakAldatu

Hiru bretxa mota ezberdintzen dira:

  • Bretxa sedimentarioak: Harriak, hezurrak, maskorrak eta beste gorputz batzuk, sedimentu oso finezko mantu batekin lurperatuak izan dira, solidotutakoan, bere baitan estekatu dituenak. Tilita, adibidez, glaziare bretxa bat da, morrena baten errekarriak buztin geruza sendo batekin estalitakoan eratutakoa. Aldi berean,
  • Bretxa tektonikoak: Adibidez minolita. Faila baten bi ezpainak beste baten gainean irristatzerakoan, marruskadura handiaren ondorioz sortutako presioak eta beroak, arroka xehetu dute. Hauen zatirik handienak, ondoren, aglomeratuak geratu dira, txikienek eratutako hautsaren birkristalizazioagatik.
  • Sumendi bretxak: Arroka bolkanikoen higakinetaz osaturik daude, erupzioetako labak zimentatuak izan direnak.
  • Talka bretxak: Meteorito baten talkak sortarazitako bretxak dira.

IruditegiaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bretxa (geologia)