Talaia (Ogoño)

Euskal Herriko mendia, 276 m.
Talaia (mendia)» orritik birbideratua)
Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Talaia (argipena)».

Talaia mendia Ibarrangelu eta Elantxobe artean dagoen itsaso ondoko mendia da. 276 metro ditu. Tontorra itsas labarren ondoan dago.[1][2]

Talaia
Datu orokorrak
Garaiera276 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°24′46″N 2°38′53″W / 43.4126983°N 2.6481752°W / 43.4126983; -2.6481752
MendikateaOgoño-Eako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Mendebaldean Laga hondartza dago eta ekialdean Elantxobe herria. Urdaibairen ekialdeko muga aldean dago.

Ibilbideak aldatu

Ogoño lurmuturra inguruetan mendizaleen ibilbide asko daude. Garrantzitsuena Elantxobeko kanposantuaren ondotik hasten da itsasoaren mailatik 160 metrora. Txuri-gorriz markaturiko GR bideari jarraiki Talaia mendi tontorrera iristeko aukera dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Gailurraren izena: Talaia (Mendikat webgunean)
  2. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    (Ogoño) Talaia (Ogoño) (Mendikat)

Irudiak aldatu

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa