Taira no Tomomori

Taira no Tomomori (japonieraz: 平知盛 Taira no Tomomori?, 1152-1185) Taira no Kiyomoriren semea izan zen, baita Japoniako historiako Heian aro amaierako Genpei Gerratako komandante buruzagietako bat ere.

Taira no Tomomori
Taira no Tomomori.jpg
Bizitza
Jaiotza 1152
Herrialdea  Japonia
Heriotza 1185eko apirilaren 25a (32/33 urte)
Heriotza modua suizidioa: itotzea
Familia
Aita Taira no Kiyomori
Ama Taira no Tokiko
Ezkontidea(k) Jibukyōnotsubone (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak Samuraia

Ujiko guduko garailea izan zen 1180an, baita Yahagigawako guduan ere, 1181ean, Minamoto klanaren armada, erretiratzera behartu ondoren, Tomomori gaixotu egin zenean, eta, beraz, jazarpena amaitu egin zen. Tomomori, Minamototarren aurkako garaipenera itzuli zen Mizushimako itsas gudu batean bi urte beranduago. Taira klanaren armadak, euren ontziak sokekin lotu zituzten, suzko geziak jaurti eta aurrez aurreko borrokarako azalera egonkor handiago bat sortzeko. Dan-no-urako guduan, Minamototarrek, Tairatarrak modu erabakigarrian garaitu zituztenean, Tomomorik, klaneko beste lagun batzuekin batera, bere buruaz beste egin zuen, bere hanketara aingura bat lotuz eta bere burua itsasora botaz.

Tomomori, oso gai ospetsu bihurtu da kabuki antzezlanetan. Tomomori irudikatzen duen tatuaje batek, sarritan, legez kanpoko droga eta arma trafikoarekin lotura gogorrak daudela esan nahi du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taira no Tomomori Aldatu lotura Wikidatan