Taira klana
Taira klana, Heike ere deitua, XI-XII. mendeetan Minamoto klanaren aurkako gerretan jardun zuen japoniar familia feudala izan zen.

Taira familiaren Kamon tximeleta, japonieraz Ageha-cho (揚羽蝶) deitua.
Bi ahaide nagusien arteko borroka horiek berealdiko garrantzia izan zuten Japonia osoan, XII. mendean, batez ere, eta gerra lazgarri haren oroitzapenak indartu zuen XIII. mendetik aurrera shogunen aginpidea. Taira Kiyomori izan zen familia horretako buruzagi nagusia. 1185. urtean erabat menderatu zuen Minamoto familiaren gudarosteak Tairarena Dannurako Guduan.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.