Mundrun
Mundruna, alkaterna, galipota[1] edo naslika[2] harrikatza, zura, zohikatza, petrolioa edo eskisto bituminosoak destilatuz ateratzen den gai ilun eta likatsua da. Hainbat konposatu organikoz osaturik dago, denak oso toxikoak, eta batzuk kantzerigenoak[3]. Harrikatz-mundruna koke produkzioaren azpiproduktua da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b4/Corn_Stover_Tar_from_Pyrolysis_by_Microwave_Heating.jpg/220px-Corn_Stover_Tar_from_Pyrolysis_by_Microwave_Heating.jpg)
Naturalki izadian aurki daiteke, forma biskosoan, eta termino zientifikoa asfaltoa du kasu horretan.
Historian zehar oso erabilia izan da egurra, itsasontziena bereziki (ia sinonimotzat har daiteke bikea, kontestu horretan[1]), irazgaitz bihurtu eta iraunarazteko. Gaur egun, destilazio zatikatuaren bitartez, hainbat gai organiko lortzen dira mundrunetik (kreosota, naftalenoa, toluenoa, bentzenoa, kresola, fenolak)[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Orotariko Euskal Hiztegia, OEH. «Mundrun» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, OEH. «Naslika» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- ↑ Mundrun Euskalterm. Terminologia Banku Publikoa. Euskara.euskadi.net
- ↑ Tar and pitch The Columbia Electronic Encyclopedia, 2012, Columbia University Press. Infoplease.com