Tadeusz Kusy (Cieszyn, 1951ko abenduaren 2a – Kaga-Bandoro, 2024ko martxoaren 31) poloniar elizgizon frantziskotarra izan zen, Zbigniew erlijio-izena zuena. 2015ean Kaga-Bandoroko apezpiku izendatu zuten.

Tadeusz Kusy

elizbarrutiko apezpiku

2015eko irailaren 27a - 2024ko martxoaren 31
Albert Vanbuel (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Kaga–Bandoro (en) Itzuli
apezpiku lagunkide

2014ko maiatzaren 31 - 2015eko irailaren 27a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Kaga–Bandoro (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTadeusz Kusy
JaiotzaCieszyn1951ko abenduaren 2a
Herrialdea Polonia
BizilekuaCieszyn
Osieczna (en) Itzuli
Katowice
Bimbo (en) Itzuli
Paris
Kaga-Bandoro (en) Itzuli
Lehen hizkuntzapoloniera
HeriotzaKaga-Bandoro (en) Itzuli2024ko martxoaren 31 (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaSt. Bonaventure’s Franciscan Theological Seminary in Katowice (en) Itzuli
John Paul II Catholic University of Lublin (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
frantsesa
Sangoa
Jarduerak
Jarduerakaita, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Katowice
Bimbo (en) Itzuli eta Kaga-Bandoro (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Bizitza aldatu

 
Tadeusz Kusy apezpikuaren armarria

1951n jaio zen Cieszynen[1]. 1969an Anaia Txikien Ordenan sartu zen, Zbigniew izena hartuz. 1970eko abuztuaren 30ean lehen botoak eman zituen eta 1974ko abuztuaren 26an betiko botoak. Katowiceko frantziskotar apaizgaitegian ikasi zuen. 1976ko apirilaren 15ean apaiztu zen Katowiceko katedralean[2].

Katowicen bi urtez aritu ondoren, Zairera joan zen 1979an eta han geratu zen 1986 arte. 1986tik 1989ra Parisko Erlijioaren Zientzia eta Teologia Institutuan ikasi zuen. Teologian lizentziatu ondoren, Afrikara itzuli zen, Afrika Erdiko Errepublikara[3].

2014ko maiatzaren 31n, Frantzisko aita santuak Kaga-Bandoroko elizbarrutiko apezpiku lagunkide izendatu zuen[4]. 2014ko abuztuaren 15ean apezpiku ordenatu zuten Bangiko katedralean[5]. Tecum et tibi, Jesu! leloa hautatu zuen[6]. 2015eko irailaren 27an Kaga-Bandoroko apezpiku bihurtu zen, Albert Vanbuel ordezkatuz[7].

2024ko martxoaren 31n hil zen Kaga-Bandoron[8].

Ondorengotza apostolikoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Polonieraz) «Prymicje biskupa z Cieszyna» Ox.pl 2014-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  2. (Latinez) Schematismus Ordinis Fratrum Minorum. Roma: Curia Generalis (argitaratze data: 2009), 339-340 or..
  3. (Polonieraz) «Republika Środkowoafrykańska: Polak nowym biskupem w Kaga-Bandoro» Redio Watykańskie 2014-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  4. (Italieraz) «Fr. Tadeusz Kusy, O.F.M., nuovo Vescovo» Ordine Frati Minori 2014-06-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-09-24) (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  5. a b (Ingelesez) «Bishop Zbigniew Tadeusz Kusy, O.F.M. †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  6. (Ingelesez) «Diocese of Kaga–Bandoro» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  7. (Italieraz) «Rinuncia e successione del Vescovo di Kaga-Bandoro (Repubblica Centrafricana)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2015-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  8. (Polonieraz) Bogacki, R. «Zmarł bp Tadeusz Kusy OFM» Archidiecezja katowicka 2024-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).

Kanpo estekak aldatu