La 2
(«TVE 2» orritik birbideratua)
La 2 —historian zehar, la UHF, La Segunda Cadena, Cadena II eta TVE-2 edo TVE 2 izenez ezaguna— Espainiako telebista publikoko katea da. 1965eko urtarrilaren 1ean hasi zen probak emititzen, 1966ko azaroaren 15ean emisio erregularra hasi zuen eta 2000 urtean eguneko 24 orduetan emititzen hasi zen.
La 2 | |
---|---|
Jabea | RTVE |
Emisio eremua | Espainia |
Hasiera data | 1966ko azaroaren 15a (57 urte) |
Egoitza | Torrespaña (Madril) |
Baliagarritasuna | LTD, Satelitea, Kablea |
Kate senidea(k) | TVE 1, Teledeporte, Clan, Canal 24 Horas |
www.rtve.es |
TVE 1 ez bezala, joera intelektualagoa dauka. Bereziki naturari buruzko dokumentalak, zinema klasikoa edo independentea, AEBtako telesail alternatiboak eta ikerketa erreportajeak dira bere programazioko eduki garrantzitsuenak.
"Al filo de lo imposible" goi-mendietan eta bestelako muturreko egoeretan egindako dokumental saioa da, 1982tik 200 lan baino gehiago egin dituztelarik. Kateak ekoiztutako saio ezagunenetarikoa da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuArtikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |