Summer Lovers 1982an Randal Kleiserrek idatzi eta zuzendutako film bat da. Greziako Delos, Mikonos, Kreta eta Oia uharteetan filmatu zen, azken hau Santorini uhartedian dagoena. Randal Kleiserrek, honen filmeetan protagonistak beti gazteak izaten direlarik (Grease, The Blue Lagoon) txarteldegian arrakasta lortu ez zuen eta orokorrean kritika kaxkarrak jaso zituen film hau zuzendu zuen.

Summer Lovers
Jatorria
Argitaratze-data1982
IzenburuaSummer Lovers
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, komedia dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena98 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Grezia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Randal Kleiser
Gidoigilea(k)Randal Kleiser
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJoel Dean (en) Itzuli
[[Kategoria:Joel Dean (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRobert Gordon
Bestelako lanak
MusikagileaBasil Poledouris
Argazki-zuzendariaTimothy Galfas (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGrezia

IMDB: tt0084737 Filmaffinity: 203499 Allocine: 46342 Rottentomatoes: m/summer_lovers Mojo: summerlovers Allmovie: v47619 Netlix: 60025215Edit the value on Wikidata

Istorioa aldatu

Istorioa estatubatuar bikote bati buruzkoa da, Cathy eta Michael izenekoak, Greziako Santorini uhartedira iristen dena, Egeo itsasoan, udako oporretan. Hilabetez oporretan geratzeko asmoa dute, hemen Michaelek frantziar arkeologo bat ezagutzen du, Lina izenekoa (Valérie Quennessen), Cathy honen laguna izango delarik bere infidelitatea aitortu ondoren. Cathyk bere senargaiaren infidelitatearen berri izaten du eta haserretu egiten da. Handik joatearekin mehatxatzen du, baina azkenean Lina onartzen dute, norekin maitasun hiruki bat osatzen duten, bi estatubatuarrek hausterik nahi ez dutena, Lina gabeko bizitza pentsaezina iruditzen baitzaie.

Aktoreak aldatu

Soinu banda aldatu

Film honetako soinu bandak Tina Turner edo Elton Johnen kantu ezagunak ditu beste batzuen artean, baita The Pointer Sisters taldearen I'm so excited ere. Hona hemen film honetako soinu bandako kantu zerrenda:

Izenburua Kantaria
Summer Lovers Michael Sembello
Just can't get enough Depeche Mode
If love takes you away Stephen Bishop
Johnny and Mary Tina Turner
Sea cave Basil Poledouris
Do what ya wanna do Nona Hendryx
Play to win Heaven 17
Take me down to the ocean Elton John
Crazy in the night Tina Turner
Hard to say I'm sorry Chicago
Search for Lina Basil Poledouris
I'm so excited The Pointer Sisters

Kanpo estekak aldatu