Sukar hemorragiko birikoek zenbait birusek sortutako gaixotasun kutsakor multzo bat osatzen dute. Gaixotasun multzo honetan gaitz larriak eta oso larriak daude, azken talde honetan gaitz hilgarri batzuk egonik. Batzuk aipatzekotan, Lassako sukarra, marburg gaixotasun birikoa, ebola gaixotasun birikoa, Argentinakoa, Boliviakoa, Koreakoa, etab.