Suillus sibiricus Suillaceae familiako onddo espezie bat da.

Suillus sibiricus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus sibiricus
Singer, 1945
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Boletus sibiricus subsp. helveticus, Ixocomus sibiricus, Boletus sibiricus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Ia kupula forman, likatsua. Hori kadmio kolorekoa, gero hori-arre kolorekoa gorri-arre koloreko orbanekin, gainazal denean zabaltzen dira. Kapelaren azala bereizgarria. Ertza beherantz biribildua, errezelaren hondar iletsu iraunkorrekin.

Tutuak: Luzeak, itsatsiak, batzuetan dekurrenteak. Hori zikin kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Poroak: Poligonalak, nahikoa handiak. Horixkak eta gero arrosakara samarrak, bolatxo opaleszente tipikoekin.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierarekin eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko diametroarekin. Hori-sufre kolorekoa goialdean, gorrixka behealdean. Eraztun lodia, ia kotoizkoa, iraunkorra, luzaroan kapelaren ertzarekin bat eginda.

Haragia: Hori argia, arrosa koloreko ñabardurekin ebakitzean, batez ere oinean. Ia usaingabea eta zapore garratz samarrekoa.[1]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Espezie hau gutxi ezagutzen da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Ekainetik irailera. Pinus cembra delakoen azpian soilik, 2000 metroko garaieraino.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Alpeak, Polonia, Estonia, Finlandia, Errusia, Kaukasia, Mongolia, Himalaiako eremua.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 537 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Suillus sibiricus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu