Suillus plorans Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Suillus plorans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus plorans
Kuntze, 1898
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Boletus plorans.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa eta gero ganbila. Argitik arrexka tonu ezberdinetara.

Tutuak: Oinari itsatsiak. Hori-arre-gorrixka kolorekoak.

Poroak: Arre-gorrixka kolorekoak, irteten dutenean arrexka koloreko orbanak uzten dituzten esne-itxurako tantak jariatzen dituzte.

Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Ia zilindrikoa, hori-azafrai kolorekoa, gorri-arrexka koloreko pikorrekin estalia.

Haragia: Azafrai kolorekoa, horia tutuetan , gorrixka oinaren oinarrian. Boletus variegatus delakoak duen usain eta zapore antzekoak ditu.[2]

Etimologia: Suillus hitza, latinezko “su”, “suis”, txerritik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez, edo agian kapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Plorans epitetoa latinetik dator, negartsua esan nahi duen “plorans” hitzetik. Esne-itxurako tantak jariatzen dituelako

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Boletus variegatus delakoarekin nahas daiteke. Baina Suillus plorans identifikatzeko nahikoa da bere habitatari begiratzea, bost orratzeko pinuen azpian ateratzen da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Pinus cembra pinuen azpian ateratzen da.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 380 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 523 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Suillus plorans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu