Suge-ziza zuriska edo drosofila zuriska (Psathyrella candolleana) Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, haragi urria du eta kalitate txikikoa.

Suge-ziza zuriska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella candolleana
Maire, 1938
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Drosophila candolleana.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, kolore zurixkakoa, eguraldi lehorrean, erdigunean okre samarra, ez oso mamitsua, kanpai itxurakoa, ia laua, heltzean titi pixka batekin, gainazala pruinaduna hasieran, ondoren leuna. Ale gazteetan errezelaren hondarrak ditu ertzean.

Orriak: Estu, meheak, eskotatuak, ertz esteril batekin; hasieran lila kolorekoak, ondoren arrosa-moreak eta bukaeran arre-purpurak.

Hanka: Hauskorra, barnehutsa, 3 - 6 x 0,2 - 0,4 cm-koa, zuria, errezel hondarrekin, zilindrikoa, oinarrirantz pixka bat lodituta, fibrilosoa, goialdean ildaskatua.

Haragia: Zuria, mehea, ahula, hauskorra, usain eta zaporerik gabea.[2]

Etimologia: Candolleana epitetoak Agustin Pyramus de Candolle botanikari suitzarra aipatzen du.

Jangarritasuna aldatu

Jateko ona, baina ez da mamitsua eta zapore gutxikoa da sukaldean estimua izateko.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Psathyrella hydrophila delakoarekin, baina hau arrexka da. Drosophila proxima oso antzeko espezie txiki bat da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, parke, lorategi eta zelaietan, hainbat zuhaitzen motzondoetan, basoko bideen ondoan, gehienetan ale askoko taldeetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 385 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 185. or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 382 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 268 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Psathyrella candolleana: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu