Psikotropiko

adimena edo prozesu mentalak erasan dituen edozein agente kimiko (edozein droga psikoaktibo)
Substantzia psikoaktibo» orritik birbideratua)

Psikotropiko bat edo substantzia psikotropiko bat agente kimiko bat da, nerbio-sistema zentralean eragiten duena, eta horren ondorioz, aldi baterako aldaketak eragiten ditu pertzepzioan, kontzientzia-egoeran eta portaeran. Batzuetan psikotropikoei, psikoaktibo edo psikoaktibatzaileak deitzen zaie, nahiz eta denek ez duten nerbio-sistemaren aktibazioa sustatzen.

Alkohola, tabakoa, kafeina edo kanabisa psikotropiko "natural" famatu batzuen adibide dira.

Medikuntzaren ikuspegitik aldatu

Gai psikotropiko izeneko sendagai-familia bati dagokio. Hiru familia handi bereizten ditugu: garunaren jarduera murrizten duten neuroleptikoak, garunaren jarduera estimulatzen duten neuroanaleptikoak eta jarduera hori aldatzen duten neurodisleptikoak, batez ere substantzia toxikoak dituztenak.

Zenbait sintoma tratatzeko erabiltze dira, hala nola, depresio-aldiak antidepresiboekin, loaren nahasteak hipnotikoekin, nahasmendu bipolarrak timoregulatzaileekin eta psikosiak antipsikotikoekin edo neuroleptikoekin.[1]

Historia aldatu

 

Kontuan hartu beharreko faktore gehiegi daude: efektuak, izaera, dosia, toxikotasuna... Lewin sailkapenak, 1924an, adibidez, bost psikotropiko-kategoria handi zehazten zituen ondorioen arabera (euforizatzaileak, haluzinogenoak, depresoreak, estimulatzaileak edo somniferoak). Hala ere, sailkapen horri zehaztapen batzuk falta zitzaizkion, batez ere Delay eta Deniker-en sailkapenari buruz, 1957an. Beste hainbat pertsona saiatu dira psikotropikoak arrisku-mailaren eta mendekotasun-arriskuaren arabera sailkatzen. Horixe da OMEk 1971an egindako sailkapenaren eta Roques 1998an egindako txostenaren kasua.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu