Streets of Fire
Streets of Fire (euskaraz Suzko Kaleak) 1984ko Walter Hill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza eta drama film bat da. Michael Paré, Diane Lane, Rick Moranis eta Amy Madigan aktoreek antzeztu zuten.
Hiri western bat da, urteen poderioz kultuzko filma bilakatua. Rock musika, komiki eta 1950eko hamarkadako estetika du, eta askok 1980ko hamarkadako filmeen artean ikusteko ezinbestekoa denetako bat bezala jotzen dute.
Argumentua
aldatu1950eko hamarkada, rock and roll musika eta eromenaren erdian, Bonberrak deritzon motorzale taldeak, Raven Shaddock (Willem Dafoe) biziozalea buru duela, Ellen Aim (Diane Lane) musikaren diva bahituko du. Bera askatzeko dagoen itxaropen bakarra ezohiko heroi batzuen aldetik dator: Tom Cody (Michael Paré) sari-ehiztaria eta McCoy (Amy Madigan) laguntzailea. Biak, Ellenen managerra den Billy Fishen laguntzaz (Rick Moranis), auto azkar eta hiltzaile arriskutsuen mundu batean barnartuko dira.
Aktoreak
aldatu- Michael Paré: Tom Cody
- Diane Lane: Ellen Aim
- E.G. Daily: Baby Doll
- Rick Moranis: Billy Fish
- Amy Madigan: McCoy
- Willem Dafoe: Raven Shaddock
- Deborah Van Valkenburgh: Reva Cody
- Richard Lawson: Ed Price ofiziala
- Rick Rossovich: Cooley ofiziala
- Bill Paxton: Clyde tabernaria
- Lee Ving: Greer
- The Sorels taldekideak
- Stoney Jackson: Bird
- Grand Bush: Reggie
- Robert Townsend: Lester
- Mykelti Williamson: B.J.
- Ed Begley, Jr.: Ben Gunn
- John Dennis Johnston: Pete mekanikaria
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)