Strängnäs (suedieraz nyːˈɛskɪlsˈtʉːna ahoskatua) Suediako ekialdeko hiria historikoa da, Södermanlandeko konderrian dagoena. 2010ko erroldaren arabera 12.856 biztanle ditu.

Strängnäs
urban area in Sweden (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaSödermanlandeko konderria
SödermanlandProbintzia
Izen ofizialaSträngnäs
Posta kodea645 XX
Geografia
Koordenatuak59°21′53″N 17°01′21″E / 59.364645°N 17.022545°E / 59.364645; 17.022545
Map
Azalera6,53 km²
Demografia
Biztanleria14.803 (2020ko abenduaren 31)
95 (2020)
Dentsitatea18 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0152
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.eskilstuna.se/

Etimologia

aldatu

Strängnäs izenak "erreka estuaren istmoa" esan nahi du.

Geografia

aldatu

Mälaren aintziraren ertzean kokaturik dago, Stockholmgo konderriarekiko mugan. Lurralde muinotsua da, bi aipagarrienak errotaren muinoa eta katedralaren muinoa dira.

Historia

aldatu

XI mendean San Eskil monje ingelesa Suediara joan zen misiolari eta Mälaren aintziraren hegoaldeko ertzean Tuna izeneko monasterioa sortu zuen, Strängnäsetik 30 kilometrotara (gaur egungo Eskilstuna). Strängnästarrak kristautzen ari zela vikingoek hil egin zuten eta Tunako monasterioan izan zen hobiratua.

1120 urtean Strängnäseko diozesia eratu zen eta ondoren 1250an monasterio bat eta 1291ean katedrala altzatu zituzten eta hauen inguruan herria eratuz joan zen. 1336an Magnus IV.a Suediakoak hiri estatusa eman zion eta urteroko merkatua egiteko baimena lortyu zuenean Södermanland probintziako hiri garrantzitsua bihurtu zen. 1498an kartusiarren komentu bat eraiki zen inguruan. Erlijio Erreforman zeresan handia izan zuten bertako Laurentius Andreae eta Olaus Petri elizgizonek eta 1523an Gustavo I.a Vasa erregeak bertan koroatu zezaten erabaki zuen. Kartusiarren komentua behera bota eta Gripsholm gaztelua eraiki zuen Suediako koroaren gaztelu bihurtuz.

Aro modernoan ordea Strängnäsen garapena moteldu egin zen, Industria Iraultzak ez baitzuen indarik izan bertan. 1871ean gainera sute handi batek hiriaren zati handi bat suntsitu eta berreraiki egin behar izan zen.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu