Bastanga

Miliobatiformeen ordenako zenbait arrain kondriktiez esaten da. Gorputz zapala eta isats-hegatsik gabeko isats luzea dute. Obobibiparoak dira, eta itsaso epel eta tropikaletan bizi dira.

Bastanga ur gaziko arrain kartilaginosoen familia da, Dasyatidae izenekoa.

Bastanga
Dasyatis americana bonaire.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaMyliobatiformes
Familia Dasyatidae

Gehienak munduko ur tropikal eta subtropikaletan bizi badira ere, badaude ur epeletan bizi direnak. Euskal Herriko itsasoan bi espezie bizi dira: bastanga arantzadun eta bastanga arrunta.

BitxikeriaAldatu

Stephen Robert “Steve” Irwin, Krokodilo-ehiztaria ezizenez ere ezaguna 2006ko Irailaren 4an, Steve urpeko igeriketan ari zela, bularrean eztena sartu zion Dasyatidae familiako arraia batek, eta hantxe hil zen.

Ondoan zihoan kameralariak grabatu zuen heriotza. Steveren ekoizle John Staintonen arabera, Steve arraiaren gainera igo zen, eta arraiak isatsa jaso, bularrean kolpatu eta bihotza zeharkatu zion.

GeneraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bastanga  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Dasyatidae


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.